Donapaleuko turismo bulegoak euskoa onartu du !

Claire Orabé, Emmanuelle Dissard

Claire Orabé eta Emmanuelle Dissard

Baxenabarreko turismo bulegoa euskoarekin bat egin duen lehen turismo bulegoa da. Zergatik kidetu zara ?

Emmanuelle Dissard, zuzendaria : Turismo bulegoa euskoaren sarean sartu da tokiko dinamismoan parte hartzeko eta ekonomiaren bizian errotzeko, usu ahanzten baita turismoa aktibitate ekonomiko, kultural eta artistikoaren eragile bat dela. Parte hartze horren bidez, turismo bulegoak duen koordinaketa rola betetzen du tokiko jende, elkarte, landetxe jabe, komertsantentzat, etab. Eta tokiko biziaren eragile bat bezala ezagutua da.

Nola erabiltzen ahal da euskoa zuen bulegoan ?

Claire Orabé, egonaldi aholkularia : oso zehazki, mendi ibilaldiendako topogida eros daiteke, eta zuzenean turismo bulegoak antolatu animazioak paga daitezke : Larzabaleko ibilaldiaren besta, lagunduriko ibilaldiak udan, bisita kontatuak, etab.
Bestalde, gure bazkideek (ostatu emaile, ekoizle, tokitako zerbitzu hornitzaile, komertsant, etab.) haien urtesaria euskotan pagatzen ahalko dute ere. Horiei eta gure bisitatzera etortzen direnei aukera ematen die tokiko diru bati balioa ematea, eta horrek turismo bulegoa trukaketen baloratze desmartxa batean kokatzen du. Euskoa zentzuzko iniziatiba da, balio erantsia ematen du alternatiba konkretu bat eskaintzen duelako eta bere baitan daramalako kontsumoa birbertakotzeko eta lurraldearen baitako trukaketak garatzeko ideia.

Pentsatzen duzu euskoa izan daitekeela turistarentzat kalitatezko turismoa praktikatzeko manera bat, egiazko tokiko ekoizpenak eta euskara sustatzeko aukera emanez ?

Claire Orabé : Gai izanen gara jendea euskoari eta bere probetxuari buruz sentsibilizatzeko, izan turista edo tokiko jendea, eta guri aukera ematen digu Euskal Herriko turismo folklorikoaren irudia hausteko.
Eta oroitarazteko sinesten dugula kalitatezko trukaketen baitan, bisitari eta ekoizleen artean. Ez dugu klixerik saltzen ! Kalitatezko turismoa praktikatzea, tokiko kalitatezko eragileekin (ostaler, ekoizle…) lan egitea da eta horren egiten saiatzen gara. Euskal Herri barnekaldera etortzen diren turistak ez dira hor “turismoa kontsumitzeko” balio erantsi bat lortzeko baizik, trukaketa bat, ezagutzak egiteko, horretan bat egiten dugu euskoaren baitan dagoen ideiarekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABaxenabarreko Turismo Bulegoa
Charles de Gaulle plaza
64120 Donapaleu
+33 (0) 5 59 65 71 78

http://www.montagne-paysbasque.com et http://saintpalais-tourisme.com

Bulegoak urtero irekiak dira :

Asteartetik larunbatera : 9h30-12h30 eta14h-18h.
Uztail erditik abuztu bukaera arte : astelehenetik larunbatera 9h30-12h30 et 14h-18h30
Igande eta besta egunetan : 10h-12h.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.

Elkarteentzat 10 000 euskoko emaitza urtebetean !

Autoc EuskoErabiltzaileek izendaturiko 30 elkarteei 10 322 eusko banatu zaizkie 2013 urtean : Txirrind’ola tailerrak 307 eusko eskuratu ditu, Hegalaldiak 471 eusko, Integrazio Batzordeak 767 eusko, Senpereko Ikastolak 322 eusko, Bizi!-k 1261 eusko, eta abar. Hona zerrenda osoa : klik egin.
2013ko lehen hiruhilan 5 171 eusko sortu dira eta, bigarrenean, berriz, 5151 eusko. Espero dugu hasiera bat baizik ez dela izan. Gero eta eusko gehiago baliatu eta are diru gehiago lortzen du aukeratu dugun elkarteak!
Euskoaren 2000 erabiltzaileek, egunero eusko bat erabiltzen badute, 20 000 euroko emaitza lortuko dugu aurten !

Ekintza-plan bat elkarteentzat
Euskal Monetak ekintza berezi bat proposatzen die elkarteei urteko emaitza emendatzeko. Nahi duten guztiekin bilduko gira Euskoaren elkarte ekintza-plan berri hori aurkezteko. Erraza eta eraginkorra, plan horrekin, elkarteak %3a lortzeko beharrezkoak dituen 30 izendapenak lortzen eta, emaitza emendatzen lagunduko ditugu. Sistema horretan sartu nahi duen elkarte batetako kidea bazira, ez duda eta Mendirekin harremanetan sar zaitez 06 52 48 52 33 zenbakira deituz edo mendi@euskalmoneta.org helbidera mezu bat bidaliz.

Euskoak gehiago erabiliz, are diru gehiago lortzen du zure elkarteak
Sistema nola dabilen ? Euskoaren kide den pertsona bakoitzak, kidetza hartu zuen egunean, onuradun bilkarazi nahi zuen elkartea izendatu zuen. Ondorioz, euskoaren 2200 erabiltzaileetako bakoitzak euroak euskoen truk aldatzen dituen aldioro, eusko bat jasotzen du euro baten truk, erosahalmenik galdu gabe, eta aldaketa horri dagokion %3a Euskal Monetak emaiten dio izendatutako elkarteari.

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Euskoen aldaketa errexagoa !

Photo Bureau de change Bassse défDonibane Lohizunen, Miarritzen, Angelun, Hazparnen, Saran eta Hendaian, 7 eusko aldagune berri badira, euskoak aldatzeko, atxikimendua berritzeko edo lehen aldiz izena emateko ! Hemen azpian aurkituko dituzue aldagune berrien helbide eta ordutegiak.
Donibane Lohizunen, « Autour du Piment » saltegiak errezibituko zaituzte, merkatuaren gibelean, kinkail saltegi ondoan eta ez gehiago Marigorri dendak, mementoko hetsia baita.
Hazparnen, Hamalaua esneki saltegiak lekuko pasa die « Kompa Informatique » eta « Téléphone Store » saltegiei, bai bata eta bai bestea, Turismo bulegoaren aitzinean den aparkalekuaren ondoan izaki.
Eta ez ahantz oso garrantzitsua dela ahal bezain bat izatea, ez bakarrik atxikimendua berritzen bainan baita erregularki aldaketak egiten ere ; gutienez 30 eusko hilabetero ! Euskoa erabiltzeko saltegi Jarraitu irakurtzen

Birkidetu zaitez !

Carte de membre Eusko2013 bukaeran 2700 baino gehiago ginen Euskal Monetarekin kidetutakoak, baina anitzek ez dugu 2014rako kidetza berritu. Alta, kidetzeak urtero berritua izan behar du urtarrilaren 1ean. Gainera, ezinbestekoa da zuen euroak euskotan trukatu ahal izateko.

Erabaki onen hartzeko garaia da: bisita ezazu dauden 20 aldaguneetako bat eta balia zaitez aukeraz euro batzuk euskotara aldatzeko! Euskoaren aurkitegi berriari esker, hilabetero 20-30 eusko erabili ahal izatea ez zaizu zaila izanen! Urteko kidetze ordainsaria isuri ondoren (5-20 eusko/€ tartean, zuk hauta), aldaguneko arduradunak zure kide karta zigilatuko du 2014 urterako. Karta galdua izanez gero, dohainik ordezkatuko dizu.

Oso garrantzitsua da Euskoaren biziraupenerako ohiko erabiltzaile kopuru handia mantentzea: zuengain kontatzen dugu beraz, ahal den neurrian birkidetzeko eta aurten 20-30 euro bederen aldatzeko hilabetero.
Hilabetero 30 euro aldatzen dugun pertsonak 2000 izanik, 720 000 eusko jarriko dira aurten zirkulazioan, sarea indartuz eta babesten ditugun elkarteentzako 20 000 euro baino gehiagoko dohaintzak sortuz!

Birkidetu zaitez orain, Euskoa Euskal Herriaren garapenerako tresna kolektiboa bilaka dadin, ez baita unea indarrak apaltzeko !
Euskal Monetarekin egiten diren kidetzeak gure tokiko monetaren eguneroko funtzionamenduarentzat Jarraitu irakurtzen