Euskoa Erlaitzaren Bestan : zuen haurren asko maitatuko dute !

Erlaitzaren Besta dator, eta, horrekin, iaz bezala Euskoa bertan egonen da !

Usaian ez bezala, ez dugu euskoari buruzko informazio soila proposatuko.
Goizeko 10etatik arratsaldeko 18ak arte, haurrentzako tailerrak izango ditugu gure erakusmahaian. Barazkiak ezagutu, beraiekin tindatzen ikasi, … sasoiko barazkiekin jostetan hartzeko aukera ezin hobea izango da, beti ere, euskoa gogoan atxikiz !!!

Igandean, zatozte gure erakusmahaira gurekin tarte gozo bat pasatzeko !

corniche

Zure Baiona-Angelu-Biarritz-Bidarte eusko aurkitegia deskargatu!

Inprimitzen dagoen bitartean, zure Ipar Lapurdiko aurkitegia oraindanik deskargatu dezakezu hemen “klisk” eginez. Aurkitegi horretan, Baiona, Angelu, Biarritz eta Bidarteko eusko elkarteak eta profesionalak aurkituko dituzu.

Oroitu: paperezko edizioa kaleratzen dugun bitartean deskargatzen ahal dituzu ere: