Baionako herriko etxeak, aho batez bozkatu du atzo gaueko herriko kontseiluan Euskora kidetzea. Horrekin batera, Euskal Monetako Kolegioen Batzordea integratzearen alde egin du Uztaritze, Hendaia eta Lekorne herriekin batera Lekuko Elkargoen ordezkaria bilkatuz.
Jean-René Etchegaray auzapezak du erabaki hori aurkeztu. “Euskoa Euskal Herriko ekonomia birtokiratzeko eta dinamizatzeko tresna bat da ere, tokiko erosahalmenaren zati bat tokiko zerbitzu eta komertzioetara, tokiko ekoizleetara eta lurraldeko elkarteetara birbidaltzen duena. “Euskal Herriko barnealdea eta kostaldearen arteko elkartasuna garatzen du ere sortzen dituen harreman komertzialei esker“, azpimarratu du.
Ipar Euskal Herriko hiri nagusiko Auzapezak Euskoaren berrikuntza ekonomikoa goraipatu du ere bere azalpenetan: “euroetan emana den eusko bakoitza bi aldiz baliatua da: eusko bezala, Euskal Herriko ekonomia eta enplegua sostengatzen ditu; Caisse Solidairen erreserban jarria, mailegu solidarioak sortzen ditu Euskal Herriko enpresa eta elkarteentzat“..
Hautetsien indemnisasioak euskoetan?
Florence Destin, gizarte komunikazioa eta ingurumenaren herri ahulkularitzako ordezkariak, bere aldetik, “lan talde bat sortuko da herriko etxeko zerbitzuen eta Euskal Monetaren artean euskoaren inguruan, lotura duena Agenda 21ekin“, jakinarazi du. “Landu nahi dugu herriak zer modutan euskoa sustengatu eta erabiltzen ahal duen tokiko ekonomian eta merkataritzan, garapen iraunkorran eta euskararen sostenguan”.
Herri Kontseiluko talde bakoitzeko kideek, izan oposizioan edo gehiengoan, hitza hartu dute erabaki hori txalotzeko.
Colette Capdeville sozialistak eta herri kontseiluko diputatuak, “legez gaur egun onartuak dira euskoa bezalako tokiko monetak, baina, nahi nituzke sail horretan aurrerapen berriak legegintzan“, azaldu du.
Veronique Wagner, Front de gauche/Baionan 2014 taldeko hautetsiak, berriz: “Euskoa tresna egokia da tokiko enpleguarentzat eta elkartasunarentzat, eta Jean Claude Iriart eta ni prest gira gure indemnisazioak euskoetan jasotzeko, eta sortuko den lan taldean parte hartzeko“.