Euskal Monetak Euskoak aldatzeko guneak elkarteen baitan egiteko ireki duen aukeraz jabeturik, Baionako Oihana Ikastolak, maiatzan aldagune bat antolatu zuen ikastolan. Hilean behin gomitatuak izan dira gurasoak euskoak aldatzera, eta, geroztik eman diren bi hitzorduetan 4.300 eusko aldatuak izan dira, eta, berrogei kidetza berri edo berkidetza egin dira.
Biltzar nagusiaren bidez informatuak izan ziren gurasoak. Euskal Monetak lekuko merkataritza, inguramena eta euskararen garapenerako egiten duen lanaren alde eragile bilakatzeaz gain, Euskoaren erabilpenaren bidez martxan dagoen %3aren sistemari esker ikastolarentzat diru iturri berri bat sortzen ahal zuela esan zitzaien.
Baionako bi ikastolak BIL elkartearen bidez Euskal Monetaren sarean sartuak dira. 2013 urtearen bukaeran, BILek doi doi lortu zituen %3a ukitu ahal izateko hogei eta hamar sostenguak, eta, halere 195 eusko eskuratu zituen. David ikastolako gurasoak eta ekimenaren sustatzaileak esan zuen : « indar gutxirekin etekin bat lortu genuen. Gurasoek dirua sahutu gabe eta lana gehiago egin gabe, Euskoak, diru iturri gehigarri interesgarria sortu zezakeela pentsatu dugu ».
Kalkulua honakoa izan da : Hilero, ehun familik 50 eusko aldatzen badituzte, urte bukaeran BIL elkarteak 1.800 eusko lortzen ahal ditu. « Egunero ogia erosiz sahutu daitezke eusko horiek. Eta, 1.800 eusko urte beterentzat guri diru iturri interesgarri bat ekartzen digu, eta talo anitz egiten du urte bukaeran », gehitu zuen gurasoak.
%3aren sistema umeen aktibitateak finantzatzeko
Aldagunea maiatzan hasi eta berehala, gurasoek ekimenean aktiboki parte hartu dute. Patrick Oihana Ikastolako lehendakari ordea da, eta orokorki « gure umeentzat » euskoaren sistema onuragarria zela nabarmendu zuen. « Lau egun eta erdiko erritmoaren erreforma heldu zaigu eta, %3ari esker lortuko ditugun etekinak gure umeei eskainiko dizkiegun aktibitateentzat materiala erosten lagunduko digu eta hori oso garrantzitsua da guretzat », bukatu zuen.
Erabiltzaile gisa, berriz, ez balitz aldagunea Ikastolara hurbildu ez zukeela seguruenik oraindik ere karta hartua izango aitortu zuen. « Euskal Monetak bultzatzen duen proiektuarekin bat egiten dut, baina, beti geroko uzten nuen. Gainera, Santa Espiritun bizi gara, eta batzutan hiru hilabetez ez dugu zubia pasatzen. Orain ikastolan dugunez diru aldaketa askoz errazkiago egiten dugu », esan zuen. Auzoan jarraitzen du erosketak egiten, baina, oraingo honetan euskotan. « Oihuturak piska bat aldatu ditugu, baina, auzoan jarraitzen dugu erosketak egiten », gehitu zuen.
Ekimena indartuz joanen da
Cecilek, Patricken gisara, sekulan ez zuen hartu denbora karta hartzeko eta euskoak aldatzeko. « Aldagunea ikastolan jarri izana erraztu ditu gauzak eta, gainera ikastolarentzat interesgarria da », esan zuen. Ikastolan aldagunea hasi eta berehala 50 eusko aldatu zituen, eta, karta ere hartu. Geroztik, beti erraza ez bazaio ere, ohiturak aldatzen saiatzen ari da. Véronique, bere aldetik, Euskoaren erabiltzailea da proiektua abiatu zenetik, eta, bere esanetan, ekimenak diru trukaketa erraztu dio. « Aldagunea egunero ibiltzen garen lekuetan egiten bada erabilpena errazten du », goraipatu zuen.
Bi hilabeteko oporren etenaldiaren ondotik, irailan hasiko dira, berriz ere, Eusko aldaketak egiten ikastolaren baitan. Ordurako kide berriak izango zirela ziurtatu zuen Patrickek. « Aldagunea martxan jarri denetik gurasoen artean gehiago aipatzen da gaia. Batzuk ez dute ikusi bazegoela, eta, irailan kidetuko zirela erran didate. Zinez, oso esperientzia interesgarria da », bukatu zuen.
Elkarteen %3 sistemari buruz xehetasun gehiago nahi badituzue, Kanalduderen bideo labur hau begiratu : Euskoa Eskuz Esku 5 eta/edo hemen klik egin !
Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.