Bi Harriz Lau Xori Festibala : zuen txartelak euskotan ordaindu!

Euskal sorkuntza garaikidea goraipatzen duen Bi Harriz Lau Xori festibala martxoaren 15etik 20ra arte iraganen da Biarritzen. Musika, antzerkia, dantza, zinea, publiko gaztea, olerkia eta hitzaldiak aldizkatuz joanen dira bost eguneko egitarau aberatsean. Eta, bistan dena, Elkar saltegian, edo ikuskizun aretoan berean, ikuskizunetarako salgai diren txartelak euskoekin ordaintzen ahal dituzue!

Egitaraua:

Zinema Gure Sor Lekuaren bilarekin: Eskuan kamera harturik Josu Martinez zinegilea euskaraz egindako lehen dokumentalaren bila joan da.
Antzerkia Etxekoak ( Huts Teatroa) obrarekin: 7 urte ondoren, Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriz elkartu dira antzerki obra hau eskaintzeko. Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin.
Gazte publikoa Ai! Ze Haizea!-rekin (Eclats kpia). 4 urtetik aitzina.
Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan ezartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa zeharkatzen du.
Musika Casamance Petra et JP Lohian eta Ekizaren arteko eszena partekatu batekin
Afrobeat eta Afrikako kantuen influentzia duten Casamanceko musikari harrigarriak eta euskal eszenatokian ongi ezagutuak diren JP Lohian et Ekiza musikari eta kantariak elkartuko dituen emanaldi hutsegin ezina. EHZ eta Atabalen partaidetzarekin.
Dantza Menperekin (Tchina Yo Konpania), Kongotik Euskal Herrirako erbestea kondatzeko dantza eta txotxongiloak.
Hitzaldia Ez dok Amairu eta dantzarekin ( Ikimilikiliklik erakusketaren egilea ) edo zein zen 60 hamarkadako mugimendu aitzindari horrek dantzarekin izandako harremana

Informazio praktikoak eta egitarau zehatza: http://biarritz-culture.com/i-ze-haizea/