Boluntarioei deia euskoaren garapena laguntzeko

Joan den azaroaren 20ko Biltzar Nagusitik landa, Euskal Moneta lanean ezarri da 2015ean diru numerikoa abiarazteko : kide txartel magnetikoa, kontu irekitzeak euskoan eta ordaintzeko txartela.

EuskoMonetaElektronikoruntz

Egitasmo horren gauzatzeko, boluntarioen beharra dugu. Biltzar Nagusitik hona, langile eta boluntarioak biltzen dituzten 7 lantalde osatu ditugu.

Egitasmoa lagundu nahi baduzu, talde horietako batean sartzen ahal zara. Lana bilkuren bidez, e-postaz edo distantziaz egin daiteke. Laguntza zure gisa eman dezakezu, noiz hemenka edo erregularki, zure ahalen arabera. Laguntza oro baliosa izanen da eta egitasmoaren arrakastan lagunduko du.

Bénévole eusko

Hona hainbat taldeek zerrendatu dituzten behar gorriak, honako hauek dira xerkatzen ditugun gaitasunak, laguntza oro ongi etorria da :

  1. Komunikazio lantadea (2015eko berkidetze kanpaina, komunikazio tresnak eta mezuak sortzea, hautu grafikoak…) :
    – grafistak (komunikazio euskarrien sorrera, infografiak)
    – erredaktoreak (artikulu eta gainontzeko euskarriak idatzi edo berrirakurtzeko)
    – 2014ko kideak deitzeko boluntarioak urtesariaren berritzea proposatzeko
    – argazkilariak
    – bideo egileak
  2. Informatika taldea (proiektuari lotu informatika alderdiak) :
    – Web garatzailea PHP edo Python + Javascript, HTML, CSS (edo bederen gaitasun horietako batzuk)
    – Datu base kudeatzailea edo MySQL edo PostgreSQL-ekin eskarmentua duen garatzailea
  3. Lege taldea (egitasmoaren lege alderdiak, kontratuak) :
    – kontratuen zuzenbidea
    – banku zuzenbidea
    – CGU (Erabiltze Baldintza Orokorren idaztea)
  4. Logistika taldea (kidetze eta berkidetzeen idazketa, txartelen inprimatze eta igorpena, ordainketa elektronikorako tresnak prestatzea, aldaguneen formatze eta informatzea,…)
  5. Itzulpen taldea (euskara / frantsesa itzultzaileen beharra)
  6. Kontularitza taldea (gaur egungo kontularitza lagundu urrats berri honetan, aldaguneak eta saltzaileak formatu)
  7. Finantza taldea : diru laguntzak eta bertze diru iturriak aurkitu

Interesatua izanez gero, igor itzazu e-postaz zure izen eta deiturak, sartu nahiko zenukeen lantadea eta zure telefono zenbakia. Hori guzia helbide honetara:  info@euskalmoneta.org

Eskerrak zure laguntzagatik,

 

Diru elektronikoaren garapena jarrai ezazu hemen :
Facebook : facebook.com/euskoa
Twitter : twitter.com/EuskalMoneta

Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.