Joan den astean, «Entre Pros-Euskus esku» gidaliburuaren frantsesezko bertsioa Euskal Monetaren webgunean eskuragarri zegoela jakinarazi genizuen (2012-2016.euskalmoneta.org). Bertsio berritu hori, dagoeneko, euskaraz eskuragarri duzue ere.
Baionako Bestetan euskoekin besta egin !
Baionako Bestak : eusko ostatu eta jatetxeak eta, behar balitz, jakizue eusko sarean Baionako hiru farmazia badirela :
> Pharmacie d’Espagne (Espaina karrika 53, Baiona Handia)
> Pharmacie Genty (Pannecau karrika 5, Baiona Ttipia)
Pharmacie Saint-Esprit (Errepublika plaza 14, Santa Espiritu)
Zure eusko aurkitegia deskargatu!
Aurkitegi berria, oraindanik deskargatu dezakezu gure web orrialdetik (paperezko bertsioa imprimitzea goaitatu gabe!):
- Baxe Nafarroa eta Xiberua aurkitegia
- Errobi (Kanbo, Ezpeleta, Itsasu, Zuraide, Uztaritze…) aurkitegia
- Hego Lapurdi (Donibane Lohizunetik Hendaiara Azkaine, Sara eta Senpere barne) aurkitegia
- Hazparne eta Errobi-Aturri (Hiriburutik Ahurtira Mugerre, Milafranga… barne) aurkitegia
Ipar Lapurdi aurkitegia (Angelu, Baiona, Biarritz eta Bidarte) iraila hasieran eskuratzen ahalko duzue.
10 minuta galdeketa batentzat?
10 minuta libratu ditzazkezu Zu eta Euskoa galdeketa batentzat?
Berehala egindakoa da eta, gainera, anonimoa. Lyon-en Master 2a egiten duen, Paul Gatellier izeneko gazte batek eskatutakoa da. Ikerketa bat egiten ari da Eusko eta Chiemgauer monetei buruz.