2016ko Eusko Biltzar Nagusia labur-bildurik
2016ko Eusko Biltzar Nagusia Uztaritzen iragan da apirilaren 23an larunbatarekin
Ehun bat Eusko kide, zerbitzaile, tokiko saltzaile eta hautetsi bildu dira gai nagusiak aipatzeko eta eztabaidatzeko : 2015ko kontuak, bilan morala eta 2016rako proiektuak.
Biltzar Nagusia umore onean bururatu da mutxikoekin eta Ttirritta ostatuak prestatutako janari-mahai bikainaren inguruan. Eusko kide eta sustatzaileek elkarrekin ospatu dute Ipar Euskal Herriko monetaren hirugarren urtea.
Eusko – 2015ko Bilan Morala
2015ko zenbaki garrantzitsuak :
- 390 000 eusko aldatuak
- 460 000 eusko zirkulazioan
- 260 000 eusko berraldatuak
- 11 800 eusko %3 elkartei eskainiak, sekulan baino gehiago !
-> Zerbitzaile bakar batzuk zama haundiak berraldatzen dituzte. Halere, Euskal Monetaren lehentasunezko lan-ardatza da 2016rako.
2015 bukaerako Eusko sarea :
- 30 aldagune
- 609 zerbitzaile (472 enpresa + 137 elkarte)
- 3000 erabiltzaile partikular
- aldizkako aldaguneen hedapena
Lan-talde berri baten sortzea : ikerketa taldea
Lan-talde horren helburua da Eusko egoerari buruzko informazio kuantitatiboak eskuratzea :
- diagnostikoen sortzea
- indarrak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak identifikatzea
- Euskoaren eragina lurraldearengan estimatzea
- erabakien hartzeko tresna izaitea
- kide eta partaidetza harremanentzat baliagarria izaitea
Frantzia mailako ekintzen antolaketa :
- Tokiko Moneta sarearen topaketak Bidarten, 2015ko maiatzan
- Hitzaldia « Zein monetak, zein aberastasunentzat ? » Patrick Viveret-rekin Baionako elkarteen etxean+ COP 21-an parte hartzea, Eusko aurkezpenak Frantziako hirietan (Lille, Nantes, …)
Partaidetza eta sustengatzaile berrituak
Laguntza baliabide (DLA) ondotik, antolaketa berria
- Proiektu eta modelo ekonomikoa
- Elkarte proiektuaren sakontzea
- Segipen neurgailuen finkapena
- Barne antolaketa
- Garapen polo baten sortzea
- Langileen kudeaketa funtzioaren sortzea
- Bulego aldaketa (Baionako 36, Cordeliers karrikan, Elkar-en gainean)
2016ko Batzorde ordezkarien hautatzea, Eusko eragile guziak errepresentatzen dituztena
- Gidaritza Batzordea
- Onespen Batzordea
- Kolegioen Batzordea
Ikus Kolegio bakotxako ordezkarien izenak hemen
2016rako proiektuak
- Eusko Numerikoa : ACPRaren baimena lortu, eusko kontuak eta Euskokarta (ordainketa txartela) sortu
- Tokiko elkargoak : Hendaia, Uztaritze eta Lekorne hirien kidetza ; beste herriko-etxeekin harremana ; zerbitzu publiko batzuk euskoz ordaintzeko eskaera Dirunzaintza Publikoari
- Kutxa solidarioa : baliabide berri bat eusko batek doble konda dezan ! Kutxa Solidarioa eta Herrikoa-rekiko partaidetzei esker, aldatuak diren euskoak maileguak askatzen dituzte Eusko sareko enpresa eta elkarteentzat, buruzagia bermerik gabe eta inbestimendu immaterialentzat ere !
- Eusko Laborarien Kutxa : Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) Eusko sareko laborarien berraldaketen gastuak ttipitzen ditu, Euskal Monetak haien hornitzaileak (marexal, garaje, laborantzako tresnak…) ezagutzen eta Eusko sarean sarrarazten dituen anartean
Baita ere :
- Desafioak landu
- Sare profesionala egonkortu
- Erabiltzaileengana joan
- Ipar Euskal Herri bisitariendako ekintza
BNaren aurkezpena deskargatu PDF formatuan
KIDETU ! BIRKIDETU !
2016ko LAN-SAILAK SUSTENGATZEKO
Eusko segitu sare sozialetan :
Bectso saioa baiona 2016
Apirilaren 30ean Baionako Antzokian, Euskal Herriko bertsulari hobenetarik zortzi lehiatuko dira : Amets Arzallus, Maialen Lujambio, Sustrai Colina, Igor Elorza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña.
HERRI URRATS eta IKASTOLEN alde saio berezi bat eskainiko dute.
Bertsozale guzientzat, gertakari paregabea Baionan !
Sartzeak euskotan : ikastoletan eta Elkaren.
Lurzaindiaren kanpaina berria: hiru laborari gazteen instalatzea sustenga dezagun elgarrekin !
Duela 35, Euskal Herriko laborantza lurrak babesteko elgarretaratzeak du animatzen Lurzaindia, GFAM Lurra lehen.Gaur egun, eskuratze bi proiektu gauzatzen ari dira hiru gazteen instalatzea eta lana segurtatzen dituztenak.