Hendaiako herriko etxea Eusko sareari kidetzen den lehenengo herria da

Logo_HendayeHendaiako Herriko kontseiluak, astearte gauean, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu zuen. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, erabaki horretan kontseilu guztia bat egin izana azpimarratu du. “Guztiek moneta horren proiektuan lekuko ekonomia edota euskararen alde ekintza egoki bat ikusi dute, eta horiek Hendaiaren bi lan ardatz nagusiak dira”, goraipatu zuen.

Iker Elizalde herriko etxeko ekonomia saileko hautetsiak aurkeztu die proiektua hautetsiei, eta, bere esanetan, Euskal Monetan kidetzeko erabakia “naturaltasun osoz” hartu da. “Eusko proiektuaren helburua ekonomia berlokalizatzea, garapen iraunkorra eta euskara sustatzea da, hiru lan ardatz horietan jadanik engaiatua da gure herria”, berretsi zuen.

Jarraitu irakurtzen

Oztibarren ideki da lehen eusko aldagunea

Oztibarren ideki da lehen eusko aldagunea, Yolande Larronde eta Thierry Olharan jabeen ostatuan Lartzabalen.

Hogeita hamar bat oztibartar eta amikuztar jin dira aldagune honen estreinara, abenduaren 11an, arratseko 7ak 30etatik goiti. Gaualdian, Oztibarreko ikastolako gurasoek taloak sukaldatu dituzte eta giro goxoa emateko Patrick eta Aitzol, trikilari eta panderolariak jin dira.

Aldagune berri honi esker, eusko erabiltzaileek bertan aldatzen ahalko dituzte haien euroak euskoz, Donapaleu, Maule edo Donibane Garazira joan gabe, bertako komertzio eta ekoizleen dendetan kontsumitzeko, praktika soziala eta ekologikoagoak bultzatuz eta euskararen erabilpena sustengatuz.

Jarraitu irakurtzen

Euskoekin ordaindu ! 2015eko azken helbideak

2015eko azken helbideak

Arnegi
Kattin Camino
 oilasko, bildotx, arroltze

Baiona
Lemon & Peas
 prestakuntza bio eta vegan eta lekukoa, gordina, begetarianoa
Square Gourmand errekiak, sukaldaritza tradizionala eta begetarianoa, etxean egina eta etxean sukaldaritza

Kanbo
Gaua –Naia Boutik
 jantzi saltegia, osagarriak, bitxiak

Ezpeleta
Stéphane Michelena Ezpeletako biper ekoizlea

Jarraitu irakurtzen

Euskal Monetak Eusko aldagune berria zabaldu du Hendaian: BaskRockCafé ostatua-jatetxean !

Euskal Monetak Eusko aldagune berria zabaldu du Hendaian: BaskRockCafé ostatua-jatetxean !

BaskRockCafé ostatua-jatetxean

BaskRockCafé ostatu-jatetxean Eusko aldagune berria estrenatu da joan den ostiralean. Hendaiako udaletxeko ordezkariek, Eusko sarean sartu berri diren hamar bat komertzioek eta Eusko erabiltzaile ohi eta berriek elkar trukatu eta gurutzatzeko aukera izan zuten bertan. Izan ere, Euskal Monetak, Hendaian, iraila geroztik abiatu duen Eusko monetaren garapen eta sendotze ekimenaren baitan kokatzen da aldagune berri horren irekitzea.

Euskoa erabiltzaileentzat ahal bezain bat eskuragarri izateko asmoz, aldagunea hirigunean kokatu nahi izan da. Euskoaren bilgune berri horretan euskoak aldatu zein kidetzeko aukera izango da.

Jarraitu irakurtzen