Tokiko moneta EUSKO deituko da !

Euskal herriko kasik 2000 herritarek bozkatu dute beren monetaren izenaren hautatzeko

Euskal monetaren izena atxemaiteko eramana den herritar kontsulta biziki arrakastatsua izan da. Igande huntan amaitu da, Herri Urratsen iragan den azken bozketan, izen irabazlea jakinarazia izan delarik. Heldu den urtarrilaren lehenean bultzatua izanen den moneta Eusko deituko da.
1886 herritarrek bozkatu dute izenaren hautatzeko (horietan 759-k Internetez 2012-2016.euskalmoneta.org webgunean). Huna 7 izenek lortutako bozkak :

Sos 220 bozka
Esku 217 bozka
Libera 191 bozka
Eusko 471 bozka
Piku 254 bozka
Bihi 85 bozka
Ttantto 448 bozka

Parte hartze horrek erakusten du bertako moneta proiektuak benetazko interesa sortu duela ipar Euskal Herriko biztanleengan. Hurrengo informazio bilkura publikoak iraganen dira : Donapaleun maiatzaren 16an aratseko 8ak30tan Herriko etxean (gela berdean) eta Baionan ekainaren 1ean ostiralez IUT-an Paul Bert plazan ; hor izanen da Frédéric Bosqué Tolosako Sol Violette moneta osagarriaren fundatzailea (ikus www.sol-violette.fr)

Hurrengo hilabeteetan, Euskal moneta ekologiko eta solidarioa sortzeko elkarteak urtarrilaren 1eko monetaren bultzaketa efektiboa prestatuko du : zerbitzu emaileen eta komertsanten sarearen osaketa, diseinua, txartel-billeten inprimaketa eta segurtaketa, kudeatze informatika sistemaren egitura, komunikabide tresnen osaketa, elkarte partaideekilako lana, bilkura publikoak, etb…

Interesatuak diren pertsonek, denbora gutti libre ukanik ere, elkartea kontaktatu dezakete proiektuaren sustengatzeko.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici en les bois.

Datorren bilkura publikoak

L’annonce radio en euskara

Gezian klika ezazu irratiko soinu deia entzuteko

[audio:http://2012-2016.euskalmoneta.org/wp-content/uploads/2012/04/Moneta-berria-12-05-16-arte.mp3]

 

 
Hemen klika ezazu komikia soinu deia deskargatzeko

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.

Elkarrizketa Berrian : « Tokiko dirua erabiliz, lurraldearen alde ari gara »


« Euroaren osagarri litzatekeen tokiko diru bati buruz gogoetan dabil iazko ekainetik Ipar Euskal Herriko lagun taldetxo bat. Euskalduna, ekologikoa eta solidarioa izan nahi duen dirua, 2013ko urtarrilaren 1ean sortuko da.
Gaur egun den finantza, ekonomia, gizarte zein ekologia krisiari begira, «erantzun bat izan daiteke» diru osagarria, Dante Edme-Sanjurjoren ustez (Baiona, 1973). […] »

Artikulua irrakurtzeko, klik egin irudi honetan :

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.