Euskal sorkuntza garaikidea goraipatzen duen Bi Harriz Lau Xori festibala martxoaren 15etik 20ra arte iraganen da Biarritzen. Musika, antzerkia, dantza, zinea, publiko gaztea, olerkia eta hitzaldiak aldizkatuz joanen dira bost eguneko egitarau aberatsean. Eta, bistan dena, Elkar saltegian, edo ikuskizun aretoan berean, ikuskizunetarako salgai diren txartelak euskoekin ordaintzen ahal dituzue!
Lehen Eusko marexalak, Ahurtin dira!
Urte hasiera honetan Ahurtiko marexal klinika eusko sarean sartu da. Bost marexal eta bost laguntzaile dihardute klinika horretan eta, mota ezberdinetako animalientzat artak proposatzen dituzte. Eusko erabiltzaile partikularrek edo laborariak bezalako profesionalek, beraien etxeko animaliak edota baserriko ardi, behi edo zaldien artak Euskoekin ordaintzen ahalko dituzte!
Euskoz hornitu Baionan
Helbide berri bat bulego hornidurak euskoz ordaindu nahi dituzten norbanako eta enpresentzat: bulego-hornikuntzan 1972tik aditua den Collectivité Service-k profesional eta norbanakoei zuzendu Calipage saltegia estreinatuko du.
Ate irekitze eguna otsailaren 3an (asteazkena). Zatozte Calipage saltegia eta Collectivité Service-ko showroom berria deskubritzera Maréchal-Juin etorbidera, 16. zenbakira (Saint-Frédéric-en).
Xehetasun gehiago : www.collectivite-service.com
05 59 55 16 86