Euskoaren 2014eko aurkitegia zure sakelan !

Aurkitegia - AnnuaireAurkitegia inprimatu eta leku guzietara zurekin eraman ezazu ! Eusko zerbitzu emaileen (sareko kide diren 497 enpresa eta elkarteen) aurkitegia PDF formatuan eskuragarri da hemen klikatuz. Gure webgunean ikustea jadanik posible zen, bainan PDF bertsio hori inprimatzen ahal da, eta bakotxak berekin eramaiten ahal du. Aurkitegi horren bidez, profesionalek errexkiago bilatzen ahalko dituzte euskoz ordaintzen ahal dituzten hornitzaileak.

Euskoa gehiago baliatu nahi zinuke ? Zure harakinak edo kineak ez du euskoa onartzen ? Euskoaren aurkitegia erabiliz, zure inguruan engaiatzen diren saltzaileen eta enpresen ezagutza egizu. Inprimatzen ahal den aurkitegi hori, behar-beharrezkoa da kontsumo arduratsuago batentzat. Zure eguneroko erosketekin, Iparraldearentzat baikorra den urrats hortan engaiatzen diren saltzaileak sustenga itzazu.

Zure herriko zerbitzu emaileen zerrenda inprimatzen ahal duzu, dagozkien orriak bakarrik inprimatuz : adibidez 55-57 Donibane Lohizunerentzat, 57-58 Donibane Garazirentzat, etab. Aurkitegia alde batetik herrika sailkatua da eta bestalde aktibitateka. Beraz, euskoa onartzen duen farmazialari bat bilatzen baduzu adibidez, Osasuna eta artak saila 99-100 orrietan begira ezazu eta beharbada zure etxetik hurbil den bat aurkituko duzu !

Ez ahantz : euskoa gero eta gehiago erabiliz, euskara, ingurumena, tokiko ekonomia eta elkarteak geroz eta gehiago sustengatzen dira, erosteko ahalmenik galdu gabe !
Eta bururatzeko, dudarik gabe seinala itzazu aurkitegiari ekarri behar ditugun zuzenketak, hemen klikatuz.

Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.

Aldagune berri bat Miarritzen ! Eta 14 zerbitzu-emaile berri

Photo 2 Paiement en eusko basse défEuskoak 14 zerbitzu-emaile berri ditu, hauen artean Sokoa, laneko jarlekuen frantziako lehen fabrikatzailea, Piellenia Hotel ostatu jatetxea Atharratze-Sorholüzen, Autour du Piment Bipiaren saltegia Donibane Lohizunen, Behorlegiko Gaek Baslurre etxaldeko bio arroltzeak saltzen dituena, Miramont ehiztaria Maulen etab. Azaroaren 4an onartuak izan diren zerbitzu emaileen zerrenda hemen aurkituko duzue : 14 zerbitzu-emaile berrien zerrenda.
Euskoaren sareak 496 zerbitzu-emaile ditu orain.

Gainera, orain Miarriztarrek aldagune bat badute hiri barnean, 5 minututan kide egiteko eta euroak euskoetara aldatzeko : EKI liburutegia da, Verdun etorbideko 21ean, asteartetik larunbat goizera idekia dena, ondoko ordutegiearekin : 9:30 – 13:00 eta 15:30 – 19:30
Gogoan atxik euskoaren erabiltzaile gisa, euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.

Bizi Garbia, Euskoaren partaide «Hondakinen bereizketa» erronkarentzat

Gaxuxa Elhorga eta Philippe Juzan (Bizi Garbia), Dante Edme-Sanjurjo eta Xabi Camino (Euskal Moneta), eta Michel Soulé (Bizi Garbia). DR.

Gaxuxa Elhorga eta Philippe Juzan (Bizi Garbia), Dante Edme-Sanjurjo eta Xabi Camino (Euskal Moneta), eta Michel Soulé (Bizi Garbia). DR.

Urriaren 15ean, ortzegunarekin, Euskal Monetak Bizi Garbiarekin hitzarmen bat izenpetu du, beren hondakinak bereizteko erronka hautatu duten profesionalak laguntzeko.

Euskoaren partaideek baimenaren eskuratzeko hautatzen ahal duten ingurumenari buruzko hiru erronkerik bat da hondakinen bereizketa. Bizi Garbiako bereizketa aholkulariak, bere ezagutza eta aholkuak urririk eskainiko dizkie erronka hori hautatu duten 46 saltzaile, enpresa eta elkarteei, Donibane Lohitzunen, Senperen, Saran, Arbonan eta Bizi Garbiak estaltzen duen eremu osoan. Horien artean, jadanik 28 dira erronka betetzen dutenak. Horiek, ziurtatzen ahalko dute ongi betetzen dutela. Bertze 18ak, berriz, desmartxa horretan engaiatuko dira.

Hondakinen bilketa, tratamendua eta balioestea egiten dituen Bizi Garbia Sindikatu Anitzarekiko lankidetzak, garrantzi berezia du Euskal Monetarentzat, sareko profesionalekiko hartu engaiamenduak gauzatzen dituelako : ohiturak hobetzeko, laguntza eraginkor, profesional eta dohainekoa eskainiz.

Bizi Garbia bezalako partaideekin, Euskoak, eman hitza betetzen ahal du, eta hainbat aldaketa konkretu eragin dezake.
Hondakinen bereizketari buruzko laguntza laster eskaintzen ahalko da Ipar Euskal Herri osoan.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.

Hitzordua Lurraman !

Affiche LurramaEuskoa Lurraman izanen da ostiraletik iganderat, Miarritzeko Halle d’Iraty-n. Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko : jendeak eta natura errespetatzen dituen laborantza. Programan : merkatu herrikoia, kabalen desfilea, gasna egitea, ezti ateratzea, ardi ile moztea, behi deiztea, etab.
Sartzea eta txartelak euskotan pagatzen ahal dira, eusko sareko ekoizle batzuk izanen dira merkatu herrikoian eta Euskal Monetak haurrentzako jokoak antolatzen ditu hiru egunetan, eta aldagune bat 10etatik 18etarat izena emateko edo/eta euroak aldatzeko euskoetara.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici en les bois.