Arrakasta Euskoarentzat Alternatiban eta 17 zerbitzu emaile berri !

Photo Alternatiba 2Euskoak arrakasta handi bat ezagutu du pasa den Urriaren 6ean Igandearekin, Alternatiben Herrixkan.
Hain zuzen ere, eragina oso handia izan da okasio honetarako irekitako Euskal Monetaren aldagunean. 176 arpidetza bildu ditugu eta 12 921 euro euskotara aldatuak izan dira. Marka bat euskoaren hastetik pasaden Urtarrilean.
Guzti honeri gehitu behar zaio bisitante hanitzek erakutsi duten interesa, egunean egon ziren bi mintzaldietan.

17 zerbitzu emaile berri
Gainera, Euskal Monetaren Onespen Batzordeak biharamunean elkartu da, Urtarrilaren 7an astelehenean, 17 zerbitzu emaile onesteko, horren esker, gaur egun euskoaren sarean guztira 483 zerbitzu emaile eta elkarte aurkitzen ahal dira.
Ez dudatu euskoan parte hartzen duten eta jokoa jolasten duten komertzio, enpresa edo elkarte horiek ezagutzera joatea.
Euroaren ordez gero eta gehio euskoa erabiltzean, tokiko lanbideak, euskara, eta ingurumenaren efektuak gehiago zabaltzen dira, eta aldi berean hautatutako elkarteak laguntzen ditugu !

Ona hemen zerbitzu emaile berrien zerrenda:

Ahaxe
Xumilenia – Baratzezain Biologikoa

Ahurti, Baiona, Miarritze, Hazparne
Elevage Bacardatz – Egazti abeltzaintza, aragi biologikoa– Baiona, Miarritze, Hazparne
Ahurtiko merkatuan ostiralan, Baionako merkatuan larrunbatean, Miarritzeko eta Hazparneko Amap-etan.

Arbona
Venier Hélèle – Naturopatia–osasun hezitzailea

Armendaritze
GAEK Xotildeia – Baratzezain

Azkaine
Joana Irigaray – Idazle publikoa

Baigorri
Baigorriko Ikastola – Lehen mailako eskola

Baiona
Pizza Gino – Pizza eta edarien salmenta
Arnaud SARL–Ostatua – krepetegi
Le Ttiap – Ostalaritza fitea
SARL Txiri Boga – Ostatua
Kixkil Ostatua – Ostatua

Donibane Garazi
U.S Nafarroa – Rugbi elkartea

Itsasu
GAEK Iriquin – Ardi, esnekia, behi, euskal aragia, gereziak

Lehunze
Oroitzapena.com –Hilobien berritzea, zaintzea eta loratzea

Miarritze
EKI – Liburuak – Musika– Pilota – Eskulanak

Sara
Baketu – Bar, Ostalaritza, Ogia

Ustaritze
Lapurtarren Biltzarra – Euskal kulturaren sustantzea

Says beaucoup dans notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.

Euskoa Alternatiba herrixkako moneta ofiziala !

eu_afficheIzatez, Alternatiba herrixka urriaren 6-ean igandearekin idekitzen da, goizeko 9-etatik goiti. Herritar mobilisazio, eztabaida eta krisi sozial, ekologiko eta klimatikoaren alternatiberi sentiberatze momentu azkar bat izango da.

Egun horretan zehar, osoki euskoz funtzionatzen ahalko dugu merkatuan, erakusmahai ezberdinetan, ostatu eta ostalaritza leku ezberdinetan… Egunean zehar, Euskarazko eta frantsesezko 2 hitzaldi egingo ditugu eta jostatuz tokiko monetak deskubritzeko aukera ukango duzue : joko horretan parte hartuz, solidario izaten irabazten da !

Batu zaitezte denak, euskoekin xakelean, hoberena izango delarik euroak euskoen truk aldatzea Alternatiba aintzin. Ezingo dutenentzat Paul Bert plazan kidetza eta aldagune haundi bat izango da.

Alternatibako egitarauen aurki ezazu euskoa

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.

12 zerbitzu emaile berri

Logo Eusko 3Irailaren 9an, astelehenarekin, Euskal Monetaren onespen batzordeak 12 zerbitzu emaile berri onartu ditu.
Zoazte ikustera euskoan parte hartzen duten lantegi, komertsio eta artisau berri horiek.
Gogoan atxik euroen ordez euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan. Gainera, sustengatu duzuen elkartea diruz laguntzen duzue !

Zerbitzu emaile berrien zerrenda :

Manu Services – Iturgintza-Berogailu-Komunontzi – Angelu

GAEC Arraioa – Ardi gasna – Ahate gizena eta kontserba saltzea – Ganbara alkilatzea – Azkaine

Maison Uhaldea – Ardi gasna – Txarkuteria – Idoki – Banka

Musika Eztitxu – Ile apaingitza bizilekuan – Modelazioa – Reflexologia – Uztaritze – Baiona

Bordatto – Bio Sagarno ekoizlea, sagar jusa eta arno – Jaxu

La Gaita – Ostatu-Jatetxe-Pizza – Lekorne

Grain de soleil – Bio Elikadura – Ileapaintzailea – Baiona

Oratzetik Hari – Joste iniziazio – Merzeria – Konponketa – Heleta

Café La Chayote – Bio Jatetxea bertan edo hartzekoa – Baiona

Francis Larrea – Bio barazki eta fruituak – Lekorne

Coiffure Carole – Ile apaingintza haur ta gizonentzat, saloinan edo etxe bizitzan – Sara

JFB Lagunak – Black & Basque festibalaren antolatzaileak – Baiona

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.

Maitaldia euskotan

btz-cultureBiarritz Culturek Le Temps d’Aimer-Maitaldia festibalaren kari antolatzen dituen dantza ikuskizunak euskotan ordaintzen ahal dira Gare du Midin den festibalaren harreran edo aurresalmentan Baionako Elkar dendan. Informazio guzia : Maitaldia .
Gogoan atxik euskoaren erabiltzaile gisa, euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.