2000 garren eusko erabiltzailea !

Photo Xabi Bidart 2Xabi Bidart, 25 urte, Bankan ostaler, euskoari harpidetu da diruarekiko beste harreman bat sortzen duelako, ekonomiaren eta sustut kontzientzien bertokiratze batekin. «Euskoarekin, gure inguruan egiten denaren begiratzeko erreflexua hartzen dugu, baita nork egiten duen, dena supermerkatuan hartu ordez, esplikatzen du. Horrek giza harremanak sortzen ditu, eta gure ibarraren biziarazteko xedearekin ongi dator, Bankatik Urepelera. Ene lagun bat barazkigintzan instalatzen da, euskoa lagungarri izan daiteke beretzat, eta guretzat harremana egiten du erosten duguna, jaten duguna eta ekoizlearen artean. Eta gure herrian bertan edo inguruan, harat joaiten ez ginen jendeen helbide asko emaiten ditu.»

Xabi ez bada euskoaren bultzaketan berean harpidetu, denborarik ez zuelako da, hego ameriketan bidaiatzen ari bait zen. Bainan ez du dudarik euskoaren interesari buruz : «Hortan parte hartzen duten guziek baloreak ezartzen dituzte bertan, eta balore horiei buruz komunikatzen dugu denok. Lagunekin naizelarik eta komertsante bati galdegiten diodalarik ea euskoa erabiltzen duen edo ez, aipatzen dugu, esplikatzen dut. Berria da, ezagutarazi behar da, eta hori egitean zuk euskoa hartzerakoan bultzatu nahi zinuenaz aktore bilakatzen zira.»

Xabi Adur elkartearen kide da. Adur ibarran euskal kulturaren biziarazteko sortu dute, filma emanaldiak edota ihauteriak antolatuz. Eta beretako, euskoa euskararen aldeko tresna da erebai : «Lurralde batean erroak ukaitea eta haren ulertzea, inguruan den kulturaren ikustea da erebai, haren errespetatzea, eta ahal bada, zerbaiten egitea harentzat.» Izan ere, bere %3entzat Adur elkartea hautatu du : «Sistema hori bikaina kausitzen dut : komertsantek %5 a galtzen dute euskoak eurotan kanbiatuz, ez da asko baina aski da jokoan sartzera pusatzeko, erran nahi baita euskoa ibilarazteko, eta gainera horrek du elkarteen %3a diruztatzen !» Arrunt tokikoa izanki ere, Adur elkartea Xabi bezalako 30 izendatzaile ukaiterat heldu da. Ondorioz, bere izendatzaileek euskotan kanbiaturiko zamaren %3a eskuratuko du urte erdiro Adurrek.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

62 elkarte %3en eskuratzailegai

Trois pour centEuskoa martxan jarri denetik, erabiltzaileek 341 elkarte desberdin izendatu dituzte aldatu diru kopuruaren %3ak eskuratzeko.
Elkarte batek dirua eskuratu ahal izateko, ondokoa da araua : 30 izendatze bederen ukan behar ditu, ematen zaion diru kopurua aski esanguratsua izateko. Hastapen batean, Onespen Batzordeak maiatzaren 31ko 7 izendatze baino gehiago ukan dituzten 62 elkarteak onetsi ditu. Elkarte horiei ekainaren 30eko epea ematen zaie 30 izendatze lortzeko eskas dituzten izendatzeak biltzeko. Beharrezko izendatze kopurua lortuko ez duen elkarte baten kasuan, haren izendatzaileari (euskoko erabiltzaileari) mezu elektroniko bat igorriko zaio onetsi 62 elkarteen artean beste elkarte bat izenda dezan, elkarteei eginen zaien lehen diru ematea uztaila hastapenean egin ahal izateko gisan. Bainan kasu, 62 elkarte horien artean, gehienentzat deus ez da oraino irabazia ! Euskoko kide ez bazara jadaneko egin, desmartxan sar zaitez eta zure lagunak sarraraz itzazu, %3 horiek ahal bezainbat elkartek eskuratzeko gisan!
5 hilabetez, 140.000 euro baino gehiago trukatu dituzte erabiltzaileek. Horrek erran nahi du heldu den uztailaren 1ean elkarte desberdinen artean 4.200 euroko diru zama banatuko dela.
Oroitu bestalde 100 euro aldatzen direlarik 100 eusko eskuratzen direla, hots eros ahalmenari dagokionez euskoko erabiltzaileak ez duela deus galtzen, eta gainera Euskal Monetak 3 eusko ematen dizkiola izendatu elkarteari.

Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.

Euskal Monetak 350 000 eusko berrinprimatu ditu

Photo Franck Patissier

Photo Franck Patissier

Euskoaren arrakastak gure hipotesia baikorrenak gainditu ditu, bi urteetarako pentsatua izan zen billete erreserbak lau hilabete baizik ez baitu iraun.
350 000 euskoko andana berri bat inprimatu da beraz ekain hastapen honetan, lehenbiziko aldian bezalako billetekin, 5 seguritate sistemekin.
Euskal Monetak 126 500 eusko inprimatu zituen joan den urtarrileko 31ko abiatzea aitzin, bi urte iraunen zutela pentsatuz. Estimatze hau, euskotik hurbilena den monetaren garapenean oinarritzen zen : « chiemgauer »-a, 2003an Bavière-aren hegoaldean den Chiemgau eskualdean abiarazia. Hala, kurri ziren 100 000 chiemgauers-en muga lau urteren ondotik baizik ez zen gainditu, 2007an.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Eusko Poteoa Baionan

poteo euskoEkainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian).
Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta kementsuenentzat 2:00etako hetsiera arte iraunen du. Erran gabe doa ibilaldiaren zati bat bakarrik egin nahi dutenei, poteoa bertan behera uzteko baimena emanen zaiela .

Prestakuntza bilkura bat antolatua da maiatzaren 31n, ostiralarekin 18:30etatik 20:00etara Sankara ostatuan (22 Xaho kaian). Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa Baionan nasaiki ezagutarazi nahi duten guziei irekia zaie. Ongi etorri berezia eskainiko zaie gertakizun honen afitxa ttipiak eta programak hiri barnean banatzeko edo pintxo, kixa, arroltze moleta eta besteren prestatzeko esku kolpe bat emateko prest direnei.

Euskoa, denen esku !

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.