49 zerbitzu emaile berri eusko sarean!

Photo Four à boisApirileko onespen batzordeak onartu azken 49 zerbitzu emaileekin, eusko sareak 300 zerbitzu emaileen langa gainditu du. Gaur egun 310 saltegi, enpresa eta elkarte dira Iparralde osoan ordainketa gisa euskoa onartzen duten entitateak (ostatuak, jatetxeak, liburu saltegiak, etxeko-tresnen saltegiak, izozgileak, barazki ekoizleak, kinkila saltegiak…). 49 zerbitzu emaile berrien zerrenda eskuragarri da ondoko loturan klikatuz : Eusko 49 zerbitzu emaile berriak

Entitate berrien artean, Miarritzeko lehen ostatua azpimarra dezakegu : Le Comptoir du foie gras, Merkatu plazan. Engoitik, Miarritzeko hamabost komertzio baino gehiago sartuak dira sarean eta dudarik gabe, hastapen bat besterik ez da !

Beste berrikuntza bat arten arloan : medikuen, kinesiterapeuten, osteopaten eta lehen farmaziaren ondotik (azken hau Baionako Espainiako karrikan kokatua), bigarren farmazia batek eta optikariek sarea integratu dute : Péré farmazia Donibane Lohizuneko Gambetta karrikan ; Esprit Optique Baionako Santa Izpiritu auzoan ; Biarritz Optique Clémenceau plazan.

Hona bestalde sukaldaritzako profesionalak eta besta komiteak interesatuko dituen informazio bat : Pixta Boissons enpresaren ondotik, Elidis euskoren sarean sartu da. Berri garrantzitsua da hau sareko zerbitzu emaileek hornitzaileak behar baitituzte euskoak ibilarazteko. Honi lotua, langile bati hornitzaileen zerrenda zabaltzeko eginkizuna eman dio Euskal Monetak. Izan ere, zenbat eta anitza izan hornitzaileen zerrenda, orduan eta errexago izanen zaie saltegi, enpresa eta elkarteei euskoak kurriaraztea.

Elkarte munduari dagokionez, Uztaritzeko, Senpereko, Ortzaizeko, Donibane Lohizune/Ziburuko eta Arberoako ikastolak sarean sartu dira, Angelukoa, Itsasukoa, Hiriburukoa eta Sohütakoa segituz. 30 erabiltzailek ikastola horietako bat izendatuz gero, izendatzaileek aldatu diru zamaren %3 emanen dio Euskal Monetak, 6 hilabete guziz. Sistema horri esker, iaz Alemanian 50.000 euro banatu zaizkie elkarteei.

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.

1.500 erabiltzaile baino gehiago !

Photo Carte 1“800 abiatu ginen eta bat-bateko laguntzarekin, 1.500 izatera heldu ginen San Isidor egunerako”… Urtarrilaren 31n euskoa erabiltzen hasi denetik hona, erabiltzaile kopurua abantzu bikoiztu da! Gaur egun 1.500 baino gehiago gara : segi ezazue zuen inguruko jendea proiektuan sarrarazten, zenbat eta gehiago izan orduan eta eraikitzaileagoa izanen baita euskoa ! Kide egiteko, zuk eta zuen lagunek hemen klik egiten ahal duzue : kidetzen naiz !
Eta ez ahantz laguntza guziak ongi etorriak direla ! Oren batzuk libre badituzue beraz, ez duda eta Baionako gure egoitzatik pasa ! Milesker !

Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.

Euskoa Garapen iraunkorreko astean

semaine_developpement_durable2013_01Euskoa ekonomiaren bertokiratze xede bat izaiteaz gain, praktika ekologiko, sozial eta elkarkideagoei buruzko tresna bat da ere, enpresa, komertzio eta elkarteetan. Horretarako du Euskoak apirilaren 1etik 7ra iraganen den Garapen iraunkorreko astean parte hartzen. Euskal Herriko moneta osagarria ezagutzen ahalko da Euskal Monetaren txosnan, Garapen iraukorreko Herrixkan, apirilaren 6ean, larunbatarekin.
Euskararen sustapen tresna bat izanik ere, Euskoa hor zegoen 18. Korrikaren heltze bestan Baionan, martxoaren 24ean. Gertakariak jendetza eta Euskoaren erabiltzaileak erakarri ditu, Berria egunkariaren bulegoetan Euskal Monetak aldagune berezi bat antolatu baitzuen.
Hirian zehar “Euskoa denen esku !” leloa irakur zitekeen, eta hala izan zela egiaztatu ahal izan dugu : Eusko anitz ibili da AEK lasterketaren antolatzailearen txosnetan, baita Baionako saltegi eta ostatuetan !

Komertzio eta enpresak, zuen burua ezagutaraz ezazue !
Azkenik, kasu, aste bat baizik ez da enpresa eta elkarte berrien onespen eskaerak aztertuko dituen onespen batzordearen bilkura arte, apirilaren 8an, astelehenarekin ! Interesatuak diren pertsonek aitzin izen-emaite galdetegia bete bezate, eskaera txostena betetzen lagunt ditzagun !
Milesker eta ikus arte !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.

9. Neska Korrika … euskotan !

FLYER_2013_RECTO(version française plus bas)
Apirilaren 7an, 9. aldikotz iraganen da Neska Korrika nesken lasterketa.
Izen emaitea 6,50 € da apirilaren 6a arte eta 8,50 € egunean berean, parte hartzaile bakoitz Integrazio Batzordearen alde 3 euro eta Baionako ospitaleko zerbitzu onkologikoaren alde 1€ izanen dira.
Haurren urratsa : 1€ (burasoen baimenarekin)
Oinezko ibilaldia : 4 € (1968 aitzin sortu emazteentzat soilik)
Aitzinetik izena eman daiteke Plazan ostatuan, EUSKOtan ordainduz (bistan dena !) edo PBOren webgunean.
Egitaraua :
– 8:30tik goiti izen emaitea
– 9:45 oinezkoen ibilaldiaren abiatzea
– 10:15 : beroketa kolektiboa
– 10:30 Neska korrika
– 12:30 : Sari banaketa, poteoa, mutxikoak, etab …

Azkaingo ikastolak taloak salduko ditu.
Egunean zehar euskal monetan izena eman eta euroak euskotan truka daitezke Plazan ostatuan.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.