Heldu den igandean, Korrika kari, euskoak besterik ez !

Denen eskuHeldu den igandean, Korrika Baionara helduko da, AEK-k ogitarteko eta edarien erosteko salduko dituen txartelak osoki euskoetan pagatzen ahalko dira ! Bizkarrekoak ere euskoen truke eskuratuko dira, eta euskoaren sarean diren usaiako hamar bat ostatu eta jatetxeek ere euskoak onartuko dituzte (zerrenda ikusteko, klika hemen). Euskararen sostengatzeko, denek euskoa erabil dezagun !
Bestalde, harpidetze eta aldagune bulego handi bat antolatuko dugu Paul-Bert plazan (Saint-André deitu ohi dena) Berria egunkariaren egoitzan. Egun hortan hegoaldeko jende anitz espero dugu, beraz, Korrikara jin gogo baduzue, euroak euskoetan alda itzazue igandea aitzin ! Jakin dezazuen, Korrika egunean, Pyrénées ostatua biziki hartua izanki ez da aldagunea izaiten ahalko, baina Espainiako karrikako Fandango ostatua zabalik izanen da. Gainera, hiru aldagune berri ireki dira, bi Angelun (Biocoop Parme eta La Coccinelle) eta Plazan ostatua Azkainen. Helbide guzientzat, klika hemen : aurkitegia

Eta ez ahantz : AEK edo gau eskolak sustengatu nahi dituzue ?
Orain duzue ere memento ona euskoari harpidetzeko edo zuen hurbilekoen harpidearazteko, sarean 2012-2016.euskalmoneta.org edo zuzenean aldagune batean. Izen ematean, elkarte bati babesa emanen diozue, eta euroak euskoetan aldatuko dituzuen aldi oro, Euskal Monetak, aldatu duzuen dirutzaren %3a elkarte horri helaraziko dio.

Euskoa denen esku !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.

Euskoa eta euskara

Le Four à bois, à Bayonne, a dès le lancement de l’eusko relevé le défi de l’affichage bilingue !

Le Four à bois, à Bayonne, a dès le lancement de l’eusko relevé le défi de l’affichage bilingue !

Lurralde bat bere kulturaren bidez ezagutua denez, eta kultura bat bere hizkuntzaren bidez, Euskal Herriari lotuak direnak euskararen defentsa gogotik sustengatzen dute, badituzten moduen bidez ! Gaur egun sarean sartu diren 261 zerbitzu emaileen – enpresa, saltegi eta elkarteen – kasua da. Izatez, desafio bat betetzea engaiatzen dira, izan dadin kartelak jarriz, edo euskarazko guttienezko harrera bat segurtatuz, eta aldi guziz Euskal Moneta eta bere kideak diren AEK eta Bai Euskarari-ren sustengoarenkin.
74 zerbitzu emaileek jadanik frantsesezko hartelak itzuli dituzte, eta 136-ek desafio hori burutzeko erabakia hartu dute 2013 edo 2014-ean, Euskal Monetaren sustengoarekin. Bi urteren buruan, gaur egungo 261 zerbitzu emaileen Jarraitu irakurtzen

Bakarrik hilabete baten ondotik : jadanik 1200 erabiltzaile eta 261 enpresa !

euskal_moneta103Gaur egun, 1200 erabiltzaile baino gehiagok haien erosketak euskoz egiten dituzte ! Hauek aldatu dituzten euskoak hemendik goiti sarean diren 261 enpresa, komertsio eta elkarteen artean zirkulazioan dira.
Eusko bakotxak Iparraldeko garapenari lotua den erosteko poderea sortzen du. Sarearen aktoreen Jarraitu irakurtzen

Euskoari buruzko prentsa artikuluak

KazetaPrentsak begitarte ona egin dio euskoari !
Berriak xehetasun guztiekin, erreportaia batekin eta bideo batekin, Kazetainfo, Argia eta Gara.

Says beaucoup dans notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.