
Les statuts d’Euskal Moneta ont été adoptés à l’unanimité des plus de 100 participants à l’AG fondatrice ce 26 janvier à Ustaritz. Photo Photomobile, www.photo-mobile.com
Laborantxa Ganbara, Seaska, Euskal Irratiak, Hemen, Aima, Bizi, Arrapitz eta Euskal Herriko Inter-Amap –ek ofizializatu dute larunbatean, urtarrilaren 26an, eusko-ari beren sustengua, Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusian. Bertan elkartearen estatutu berriak onartuak izan dira, bozkazale guztien adostasunarekin. Erakunde haundi eta ezagun horiek Euskal Monetaren Kolegio-en Komitean sartu dira. Instantzia horren ardura da Euskoak atxik dezan leialtasuna euskararen sustenguari, ingurumenaren, laborantza herrikoi eta iraunkorraren, tokiko garapenaren eta aintzinapen sozialaren defentsari.
112 pertsonek parte hartu dute Biltzar Nagusi honetan. Bertan elkarteak lortu ditu Kolegioz osaturiko Estatutu batzu, non Euskal Monetaren sistemaren aktore ezberdinak ordezkatuak diren : Oinarrizko Baloreen kolegioaz gain, Erabiltzaileen Kolegioa (1), Zerbitzu eskaintzaileen Kolegioa (eusko-tan ordaindua izaitea onartzen duten enpresa edo elkarteetaz osatua) (2), Kide Aktiboen Kolegioa, %3en onura ukanen duten elkarteen eta Tokiko Elkargoen Kolegioen sortzea… jakinez azken bi hauek datozen hilabeteetan gauzatuko direla.
« Bizi luzea Eusko-arentzat! », desiratu dut Etcheto Jaunak, Garapen Kontseiluko Lehendakariak. Biltzar Nagusi honetarat etorri da erraiterat Iparraldeko jendarte zibila ordezkatzen duen Instituzio horren Zuzendaritza Batzordeak bozkazale guzien adostasunarekin Euskal Moneta-ren kide bilakatzearen printzipioaren alde bozkatu duela, Kolegioen Komite-ko kide izaiteko, Herrikoa eta berdin laster Iparraldeko beste instituzio Jarraitu irakurtzen