Tokiko ekoizleak, hurbileko saltegi eta zerbitzuak, artisauak, enpresa txiki eta ertainak, lanbide liberalak edo elkarteak, hala nola eusko sareko profesional guziak konkretuki engaiatu dira ekonomiaren bertokiratzea, ingurumena eta euskararen erabilpen publikoaren alde !
Balore horiek dituzte euskoaren oinarriak osatzen. Gu guziak, euskoaren erabiltzaile sinple, profesional edo elkarteetako militante izanik, balore horieri biziki atxikiak gira.