4 Eusko aldagune berri Senpere, Kanbo, Heleta eta Urruñan!

VertAnisIpar Euskal Herriko herritar orori hurbiltzeko, Euskoa, tokiko euskal moneta ekologikoak eta solidarioak, 4 aldagune berri irekitzen ditu: Botika Ibarrun-en (Senpere), Fashion Takoin Kanbon (Terrasses-en bulebarra 43), Carrère okindegia Heletan, Gustoki Urruñan (RN10, Bide artea). Gaur egun 26 aldagune badira beraz (zerrenda hemen da).

Indartze berri hori laguntzaile sarearen garapenari esker lortu da. Hala ere, gogoratu badela ere ekonomiaren birlokalizazioan eta euskararen sustapenean parte hartzeko era sinpleagoa ere: euskoa baliatuz!
Nola egiten da? Oso erraza da:

– 5 eurorekin urte batentzat Euskal Moneta elkarteari kidetzen naiz, edo Internet-en hemen klikatuz, edo aldagune batetara joanez;
– Kidetzean nahi dudan tokiko elkarte bat izendatzen dut, aldatzen dudan diruaren %3-a eskuratuko duena (azalpen gehiago hemen);
– Edozein aldaguneetan euroak euskoen truk aldatzen ditut;
– Euskoak baliatzen ditut Euskal Herriaren alde engaiatu diren Eusko sareko 500 saltegi, lantegi eta elkarte baino gehiagotan (saltegien aurkitegia hemen)

Euskoari esker, 200 harreman komertzial berri sortu dira Ipar Euskal Herriko enpresen artean. Horrela lekuko enplegua indartzen da, eta euskararen erabilpena ere: 200 saltegik, haien afitxaketa euskarara itzularazten dute. Eta hasiera baizik ez da!

Jarraitu gaitzazu Facebooken eta Twitteren bidez euskoaren azken berriak izateko.

Viméo kadenan, euskoari buruzko bideo guziak begira itzazu.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.

EUSKO POTEO : ZER DA HORI ? KEZAKO ? ?

Photo Billets Basse défDatorren ostegunean, urriaren 16an, jai-giroko ibilbide militante bat Baiona Ttipiko taberna askotan zehar ibiliko da, euskoaren erabiltzaileek elkar ezagutzeko eta jadanik Euskoa erabiltzen duten Baionako 130 saltoki, profesional eta elkarte baino gehiagoren engaiamenduaren azpimarratzeko.

Edonor da ongietorria, euskoaren partaide izan ala ez, eta hainbat ekintza aurreikusten dira : Ibilbide guztian zehar taberna bakoitzean proposatuko zaizkizuen pintxoak dastatzeaz gain, bertsolariak, baita Kli-k taldeak ere parte hartuko dute arrats eder hau musika eta kantuz girotu asmoz.


18 :30 : Café Moka & Gernika
20 :00 : Café des Pyrénées
21 :00 : Hegoa & Zamai
22.30 : Izkina
23.30 : Sankara

Zatozte!
Eta ez ahantz zuen euskoak !

EUSKOA DENEN ESKU !!

Oharra : Poteo hau Baionako Eusko lekuan lekuko taldeak antolatua da. Boluntario taldearen hurrengo bilerara agertu nahi izan ezkero, jarri harremanetan Joanesekin 06 85 05 13 48 era deituz edo joanesandueza@euskalmoneta.org era idatziz.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Euskoa moneta ofiziala… Alternatiban

Affiche Alternatiba EusUrriaren 5ean, Alternatiba, alternatiben herria iraganen da Zokoan. Horren kari euskoa izanen da moneta ofiziala.

Alternatiba
10, 100, 1000 alternatiben herrien proiektuak bere bidea segitzen du. 2013an Baionan bultzatua, berriz Euskal Herrira heldu da igande huntan, urriaren 5ean Ziburun. Konferentzia, animazio, atelierren bidez barnatzen ahalko dira eguneko lemak, alabaina ingurumena, eko-mobilitatea, elkartasuna, kontsumoa, tokikoa eta arduratsua.

Euskoa
Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta, egun hartako moneta ofiziala bilakatuko da.
Ingurumenaren, bertako ekonomiaren eta euskararen alde konkretuki engaiatu nahi baduzue, kidetu zaitezke, euskoak aldatu edo sinpleki informatu herriko xapitopean atxemanen dituzuen gure laguntzaleei galdetuz.

Eguneko programa euskaraz eta frantsesez ikusgai da Alternatiba Zokoaren webgunean.

Igande arte !

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

EEPk eta Euskoak elkarrekin lan eginen dute 150 saltegi baino gehiagotan afixaketa elebiduntzeko

François Maitia eta Xebax Christy

François Maitia eta Xebax Christy

2014eko agorrilaren 28an ortzegunez, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak Eusko sareko saltegien afixaketak elebiduntzen laguntzeko hitzarmena izenpetu dute.
Hitzarmen hori François Maïtiak, EEPko lehendakariak eta Xebax Christyk, Euskal Monetako Lehendakarikideak izenpetu dute. Nicolas Marquet Jaunak, Bidarteko Izarbeleko Basik ostatuko arduradunak du izenpentze ekitaldia errezebitu. Eusko sareko kide izaki, beste 200 saltegik bezala, bere ostatuko afixaketa elebiduntzeko erronka hautatu du.
Izan ere, Euskoak baditu bi helburu nagusi, ekonomiaren birlokalizatzea eta euskararen sustatzea ; Eusko sarean sartzen den enpresa edo saltegi orok helburu horiei erantzuteko engaiamendua hartu behar du. Euskarari dagokionez, desafio horietatik bat da afixaketa elebiduna plantan ezartzea, Euskal Monetaren laguntzarekin behar izanez gero : saltegian edo ekoiztu produktuetan frantsesez idatzia den guziak euskaraz ere idatzia izan behar du.

Basik ostatuan, Bidarten

Basik ostatuan, Bidarten

Bi urte beteak ez izanik ere, Euskoari esker Ipar Euskal Herriko 238 komertzio eta enpresa engaiatu dira publikoari zuzentzen dioten afixaketaren elebiduntzen :
– 2013an, Euskal Monetak 60 saltegiri itzuli zizkien haien afixaketa datuak, itzulpenen Jarraitu irakurtzen