Baionako Oihana Ikastolako gurasoek 4.300 eusko aldatu dituzte bi hilabetez !

Photo Change Ohiana recadrée BILEuskal Monetak Euskoak aldatzeko guneak elkarteen baitan egiteko ireki duen aukeraz jabeturik, Baionako Oihana Ikastolak, maiatzan aldagune bat antolatu zuen ikastolan. Hilean behin gomitatuak izan dira gurasoak euskoak aldatzera, eta, geroztik eman diren bi hitzorduetan 4.300 eusko aldatuak izan dira, eta, berrogei kidetza berri edo berkidetza egin dira.

Biltzar nagusiaren bidez informatuak izan ziren gurasoak. Euskal Monetak lekuko merkataritza, inguramena eta euskararen garapenerako egiten duen lanaren alde eragile bilakatzeaz gain, Euskoaren erabilpenaren bidez martxan dagoen %3aren sistemari esker ikastolarentzat diru iturri berri bat sortzen ahal zuela esan zitzaien. Jarraitu irakurtzen

Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !

Logo Rose44 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko, besta egiteko tokiko ekonomia eta euskara sustengaztuz ! Hemen da ostatu eta jatetxe zerrenda : 40 bars et restaurants à Bayonne pour les Fêtes.

Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, 23 Tonneliers karrikan, Pannecau karrikaren ondoan.
Aldagune hori asteazkenetik ostiralera eguerditik arratseko 8-etara eta larrunbatean eta igandean eguerditik arratseko 6-etara idekia izango da.
Ez ahaztu zure kide txartela! Eta oraindik ez baduzu, bertan kidetzen ahalko zara.
Uztaritzeko bideruntz den biribilguneko Lafitte baratze saltegiak aldagune jarduera segituko du besten denboran.

Plan Bureau de change Eusko

Baionan euskoa onartzen duten ostatu jatetxeen zerrenda aurkituko duzue ohar honen atzealdean edo hemen klik ezazu, eta jakin ezazu ere Euskal Monetaren kide den ELB laborari sindikatak Euskoak onartuko ditu Chao-Pelletier kaian laborari platerak proposatuko dituen salmahainan goizeko 11-etatik arratseko 11-ak arte. Eta Baionako eta Miarritzeko ikastolak, talo, sandwich eta edarientzat, bat Lafayette galeria ondoan eta bestea Saint-André trinketearen ondoan, Tonneliers karrikan, Patxokiaren ondoan!
Eta Tonneliers karrika berdin honetan ez ahaztu Kubako Etxea talde elkartea, 8 zenbakian, salsa dantzatzeko!
Besta denboran ere Euskoa denen esku !

Besta on !!

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Bestak euskoekin !

Euskoak eskuanHerriko bestak abiatu direla eta, zuen euskoak ateratzeko momentua da, Euskal Herriarentzat, ingurumenarentzat eta euskararentzat Eusko sarean sartuz inplikatzen diren elkateek antolatutako bestetan !

Hemen azpian besten zerrenda : Jarraitu irakurtzen

Gobernamenduak tokiko monetak onartzen ditu

Monnaies_locales_Eusko_Pays_BasqueMaiatzaren 14ean gobernamenduak tokiko moneta osagarriei buruzko emendakin bat proposatu eta bozkaarazi du legebiltzarrari, ekonomia sozial eta solidarioaren legean. Benetazko ezagupen ofiziala Eusko bezalako monetentzat, beren “lurralde garapena”-ren aldeko ekintzan.

Espero dugu ordea diputatu eta senatarioak onarpen hori baino urrunago joanen direla, lege horri buruz jinen diren eztabaida parlamentarioetan neurriak proposatuz tokiko moneten garapena sustatzeko. Horra adibidez zer galdatzen duen Frantziako tokiko moneta osagarrien Sareak, Eusko sare horren parte izanik :

– Lurralde kolektibitateek tokiko moneta osagarrian eginiko pagaketak onartzea edo hortan pagatu ahal izaitea
– Euroen erreserba fondoa erabili ahal izaitea asurantza enpresa edo kreditu egitura batek segurtatzen duen pundutik
– Hilabete saria %100ean tokiko monetan pagatu ahal izaitea, zenbateko mugarik gabe, langilea ados baldin bada (oraingoan mugatua da 1500€/hilabetekara, eskudiruzko edozein soldataren gisa)

Legegaia Senatuan ekainaren 4an pasatu da bigarren irakurketarentzat.

Aurkitu gure Viméo katean Maiatzaren 8an TF1-en emandako tokiko moneteri buruzko erreportaia (#Eusko Baionan eta #Abeille Villeneuve -sur-Lot-en), eta Nouvel Observateur-ren artikulua lege berriari buruz.

Reportage de TF1 sur l’Eusko. from Euskal Moneta on Vimeo.

Says beaucoup en notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.