Hiru egunez Urdinarben, ikusgarri guziak dohainik !!!

Affiche Musikaren EgunaZuen jatekoak eta edariak euskoz ordaintzen ahalko dira !!!!!!

OSTIRALE 06/06
18:00 Eztabaida, Kültür Animazioaren Günean : « Xiberoko etxegintza egün eta 2050 urtean »

21:00 Antzerki, Chisteran
« Laborari azia »
Antzerki ikusgarri horrek laborantxa mündüa dü Jarraitu irakurtzen

Saltegi handien eta bidezko merkataritzaren gibelaldeetan…

header-journée-bio-équitable-2014-bayonne
Gomita nagusi berezia izanen du aurten Baionako bidezko merkatuak, Christian Jacquiau ekonomialaria, bertzeak bertze Saltegi handien gibelaldeak eta Bidezko merkataritzaren gibelaldeak-en idazlea.
Larunbat honetan, 2014ko maiatzaren 17an, 15:00etan, mintzaldia emanen du azaltzeko Franziako saltegi handien ereduak nolako eragina duen ekologia eta sozial alorretan.

Humorearekin eta hizkuntza argi batean eginen duen aurkezpen horrek interesa piztuko die, Euskoaren erabiltzaileen artean, haien buruari galdetzen diotenei zergatik Euskal Moneta elkarteak ez duen onartzen euskoa supermerkatuetan erabilia izan dadin.

Sarrera doaneko bertze bi mintzaldi antolatuak Jarraitu irakurtzen

Denak Herri Urratsera, euskoekin !

Affiche Herri UrratsIgande honetan, denak Herri Urratsera, Senperera, euskararen alde, aintziraren itzulia egitera, kontzertuak entzutera, haurrak jostaraztera eta euskoak erabiltzera !
Aurten, sarreran dauden txartelak, edariak, taloak eta ogitartekoak erosteko erabiltzen direnak, osoki euskotan erosten ahalko dira.
Egun osoan zehar, baliatzen ahalko zarete kontzertuez, bertsu txapelketa bezalako ikusgarriez, haurrak jostatzeko xokoez, etab.

Garraioen aldetik, urtero bezala, Herri Urratsera hurbiltzeko, autobus linea zuzenak izanen dira. Hona hemen lineak, txartelen saltokiak eta tenoreak ezagutzeko esteka : http://herriurrats.com/node/31.

Ez ahantz, bestalde, Herri Urrats elkarteak egun osoan zehar Senpere herria eta aintzira lotzen dituen autobus linea antolatuko duela aurten ere. Zerbitzu hori urririk izanen da erabiltzaileentzat.

Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.

70 baino Eusko eskaintza gehiago !

photoDenen animatzeko euskotan pagatzerat eta ez eurotan, 70 enpresa, komertsante eta elkarte baino gehiagok proposatzen dituzte eskaintza bereziak euskotan pagatzen duteneri, eta hastapena da bakarrik !

Jestu ttipi horri esker kafea eusko 1 paga daiteke 1,20 euroren ordez ostatu eta jatetxe frangotan, %20 arteko beheratzeak ukaiten ahal moda saltegietan, estetikalariengan, tokiko produktuetan bio saltegian, baratzeko tresnerietan kinkail saltegian, gibel gizenean ekoizleengan, etb.

Sistema horrek deneri ekonomiak eginarazten dizkigu, eta manera ona da eusko sareko zerbitzu emaileen ezagutarazteko, eskaintza horiek Facebook eta Tweeter-en igorriak baitira erebai.

Eusko eskaintza guziak ezagutzeko, hemen klika !OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Says beaucoup en notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici en les bois.