Igande honetan, denak Herri Urratsera, Senperera, euskararen alde, aintziraren itzulia egitera, kontzertuak entzutera, haurrak jostaraztera eta euskoak erabiltzera !
Aurten, sarreran dauden txartelak, edariak, taloak eta ogitartekoak erosteko erabiltzen direnak, osoki euskotan erosten ahalko dira.
Egun osoan zehar, baliatzen ahalko zarete kontzertuez, bertsu txapelketa bezalako ikusgarriez, haurrak jostatzeko xokoez, etab.
Garraioen aldetik, urtero bezala, Herri Urratsera hurbiltzeko, autobus linea zuzenak izanen dira. Hona hemen lineak, txartelen saltokiak eta tenoreak ezagutzeko esteka : http://herriurrats.com/node/31.
Ez ahantz, bestalde, Herri Urrats elkarteak egun osoan zehar Senpere herria eta aintzira lotzen dituen autobus linea antolatuko duela aurten ere. Zerbitzu hori urririk izanen da erabiltzaileentzat.
Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.