Donapaleuko turismo bulegoak euskoa onartu du !

Claire Orabé, Emmanuelle Dissard

Claire Orabé eta Emmanuelle Dissard

Baxenabarreko turismo bulegoa euskoarekin bat egin duen lehen turismo bulegoa da. Zergatik kidetu zara ?

Emmanuelle Dissard, zuzendaria : Turismo bulegoa euskoaren sarean sartu da tokiko dinamismoan parte hartzeko eta ekonomiaren bizian errotzeko, usu ahanzten baita turismoa aktibitate ekonomiko, kultural eta artistikoaren eragile bat dela. Parte hartze horren bidez, turismo bulegoak duen koordinaketa rola betetzen du tokiko jende, elkarte, landetxe jabe, komertsantentzat, etab. Eta tokiko biziaren eragile bat bezala ezagutua da.

Nola erabiltzen ahal da euskoa zuen bulegoan ?

Claire Orabé, egonaldi aholkularia : oso zehazki, mendi ibilaldiendako topogida eros daiteke, eta zuzenean turismo bulegoak antolatu animazioak paga daitezke : Larzabaleko ibilaldiaren besta, lagunduriko ibilaldiak udan, bisita kontatuak, etab.
Bestalde, gure bazkideek (ostatu emaile, ekoizle, tokitako zerbitzu hornitzaile, komertsant, etab.) haien urtesaria euskotan pagatzen ahalko dute ere. Horiei eta gure bisitatzera etortzen direnei aukera ematen die tokiko diru bati balioa ematea, eta horrek turismo bulegoa trukaketen baloratze desmartxa batean kokatzen du. Euskoa zentzuzko iniziatiba da, balio erantsia ematen du alternatiba konkretu bat eskaintzen duelako eta bere baitan daramalako kontsumoa birbertakotzeko eta lurraldearen baitako trukaketak garatzeko ideia.

Pentsatzen duzu euskoa izan daitekeela turistarentzat kalitatezko turismoa praktikatzeko manera bat, egiazko tokiko ekoizpenak eta euskara sustatzeko aukera emanez ?

Claire Orabé : Gai izanen gara jendea euskoari eta bere probetxuari buruz sentsibilizatzeko, izan turista edo tokiko jendea, eta guri aukera ematen digu Euskal Herriko turismo folklorikoaren irudia hausteko.
Eta oroitarazteko sinesten dugula kalitatezko trukaketen baitan, bisitari eta ekoizleen artean. Ez dugu klixerik saltzen ! Kalitatezko turismoa praktikatzea, tokiko kalitatezko eragileekin (ostaler, ekoizle…) lan egitea da eta horren egiten saiatzen gara. Euskal Herri barnekaldera etortzen diren turistak ez dira hor “turismoa kontsumitzeko” balio erantsi bat lortzeko baizik, trukaketa bat, ezagutzak egiteko, horretan bat egiten dugu euskoaren baitan dagoen ideiarekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABaxenabarreko Turismo Bulegoa
Charles de Gaulle plaza
64120 Donapaleu
+33 (0) 5 59 65 71 78

http://www.montagne-paysbasque.com et http://saintpalais-tourisme.com

Bulegoak urtero irekiak dira :

Asteartetik larunbatera : 9h30-12h30 eta14h-18h.
Uztail erditik abuztu bukaera arte : astelehenetik larunbatera 9h30-12h30 et 14h-18h30
Igande eta besta egunetan : 10h-12h.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.