EEPk eta Euskoak elkarrekin lan eginen dute 150 saltegi baino gehiagotan afixaketa elebiduntzeko

François Maitia eta Xebax Christy

François Maitia eta Xebax Christy

2014eko agorrilaren 28an ortzegunez, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak Eusko sareko saltegien afixaketak elebiduntzen laguntzeko hitzarmena izenpetu dute.
Hitzarmen hori François Maïtiak, EEPko lehendakariak eta Xebax Christyk, Euskal Monetako Lehendakarikideak izenpetu dute. Nicolas Marquet Jaunak, Bidarteko Izarbeleko Basik ostatuko arduradunak du izenpentze ekitaldia errezebitu. Eusko sareko kide izaki, beste 200 saltegik bezala, bere ostatuko afixaketa elebiduntzeko erronka hautatu du.
Izan ere, Euskoak baditu bi helburu nagusi, ekonomiaren birlokalizatzea eta euskararen sustatzea ; Eusko sarean sartzen den enpresa edo saltegi orok helburu horiei erantzuteko engaiamendua hartu behar du. Euskarari dagokionez, desafio horietatik bat da afixaketa elebiduna plantan ezartzea, Euskal Monetaren laguntzarekin behar izanez gero : saltegian edo ekoiztu produktuetan frantsesez idatzia den guziak euskaraz ere idatzia izan behar du.

Basik ostatuan, Bidarten

Basik ostatuan, Bidarten

Bi urte beteak ez izanik ere, Euskoari esker Ipar Euskal Herriko 238 komertzio eta enpresa engaiatu dira publikoari zuzentzen dioten afixaketaren elebiduntzen :
– 2013an, Euskal Monetak 60 saltegiri itzuli zizkien haien afixaketa datuak, itzulpenen

baieztapen linguistikoa EEPk beregain hartu zuelarik
– 2014ean, EEPk eginaraziko ditu 152 saltegi eta enpresen datuen itzulpenak

Partaidetzaren xehetasunak

1. Euskal Moneta elkarteak bilduko ditu « Euskarazko afixaketa » desafioa hautatu duten saltegiek itzuli beharreko datuak eta EEPri helaraziko dizkio
2. EEPk itzulpen horiek itzultzaile profesionalei eginaraziko dizkie eta itzulitako datuen baieztapen linguistikoa bermatuko du
3. Datu horiek EEPk igorriko dizkie gibelera saltegi eta enpresei
4. Ondotik, bigarren aldi batean, itzulitako datu horiek Interneten, enpresen eskura, ezarriko den datu basea elikatzeko baliatuko ditu EEPk
5. Euskal Monetak egiaztatuko du urte bukaeran saltegi eta enpresei emanak izanen zaizkien

EEPk aitzina eramaten duen hizkuntza politikaren baitan kokatu lankidetza
« Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun ». Horrela izendatua da EEPk Ipar Euskal Herrian eraikitzen eta obratzen duen politika publikoa gidatzen duen hizkuntza politika proiektua.
2006. onartu zen ; 12 erronka nagusi bereizten ditu : horien artean euskararen garatzea bizitza sozialean. « Euskararen erabilera soziala sustatzea » da horren funtsa, « ikasten den hizkuntza bizitza tokietan erabilia, ikusia eta entzuna izan dadin », euskal hiztunei bizitza sozialaren alor guzietan euskaraz mintzatzeko parada eskaintzeko.
Lehen aldi batean, EEPk bere indarrak transmisioaren alorrean, beraz irakaskuntzan, bildu zituen. Partaidetza lan horren fruituak nabarmenak dira gaur :
• EEP sortu zenetik 10 urtez 44 sail elebidun ireki dira, hiru irakaskuntza sareetan : Publikoan, katolikoan eta Seaskan.
• 2004etik hona, sail elebidun eta murgiltze sailetan diren haurren kopurua %56az hazi da
• Lurraldeko eskolen %60ak irakaskuntza elebiduna eskaintzen dute
• Ama eskoletan diren haurren %45ak irakaskuntza elebiduna jasotzen dute
• Orotara 10.000 haur badira, gure eskoletan, euskaraz ikasten dutenak sail elebidun eta murgiltze sailetan eskola publiko, pribatu eta ikastoletan.

Bizkitartean, hizkuntza bat ikasteko transmisioa ezinbestekoa izanik ere, hura bezain garrantzitsua da erabilera. Lehenik, erabilpenik gabe ikasketa prozesua burutu gabea gelditzen delako. Eta, eguneroko biziko alorretan helduak euskara erabiltzen ikusten eta entzuten dituztelarik, haur eta gazteak haiekin identifikatzen direlako, eta orduan haiei ere pizten zaielako euskara ikasi eta erabiltzeko gutizia.

Horregatik, 2011-2016 jokabide esparrua onartuz, EEPko kideek erabaki zuten EEPren esku hartzea indartzea erabilpenaren alorrean, bereziki bizitza sozialean, eta 2014etik aitzina, saltegi eta zerbitzuen eremuan lanean hastea. Horren segidan, 2013ko abenduan, EEPk onartu zuen saltegi eta enpresak laguntzeko dispositibo bat sortzearen printzipioa, gaur egun egituratze bidean dagoena.

Euskoa eta Euskara
Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkarteak Euskoa sortu zuen, Euskal Herriko tokiko moneta, osagarria, ekologikoa eta solidarioa 2013ko urtarrilaren 31an. Bi helburu ditu : trukaketen birlokalizatzea eta euskararen garapena. Euskarari dagokionez, Eusko sarean sartu nahi duen merkatari edo enpresa burua ez da euskaraz mintzatzera behartua, baina desafio hauetarik bati bederen erantzun behar du :
• euskarazko afixaketa plantan ezarri, beharrez Euskal Monetaren laguntzarekin : haien komertzioan edo ekoizten dituzten produktuetan frantsesez idatzia den guziak euskaraz idatzia izan beharko du ; EEPrekin izenpetzen den hitzarmena honek desafio horren egiten lagunduko ditu saltegi eta enpresak
• bezeroen gutieneko harrera euskaraz segurtatu, eta euskaraz elkarrizketa baten eramateko maila ez badu, engaiatu beharko da 20 oreneko erabiltze profesionaleko euskara kurtsoak hartzen edo publikoarekin kontaktuan den langile bati harraratzen. Hitzarmen bat izenpetua izan da Euskal Moneta eta AEKren artean desafio hau hautatzen zuten komertsanteei 20 oreneko ikastaroak proposatzeko formakuntza profesionalak diruztatzeko gisan.

Nicolas Marquet Jauna, Bidarteko Izarbeleko Basik ostatuko arduraduna  basse défIpar Euskal Herriko biztanleek, eusko erabiltzerakoan, saltegi eta enpresak bultzatzen dituzte desafioak hartzen, alde batetik ingurunearen alde (tokiko hiru produktu erabiliz bederen edo hondarkinak bereiziz) eta euskararen alde.
Gaur egun, Euskoak 2700 erabiltzaile inguru biltzen ditu eta 500 enpresa. Frantziako lehen tokiko dirua bihurtu da oraindik bi urte bete ez dituelarik.

Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.