Tokiko ekoizleak, hurbileko saltegi eta zerbitzuak, artisauak, enpresa txiki eta ertainak, lanbide liberalak edo elkarteak, hala nola eusko sareko profesional guziak konkretuki engaiatu dira ekonomiaren bertokiratzea, ingurumena eta euskararen erabilpen publikoaren alde !
Balore horiek dituzte euskoaren oinarriak osatzen. Gu guziak, euskoaren erabiltzaile sinple, profesional edo elkarteetako militante izanik, balore horieri biziki atxikiak gira.
Kidetzeko momentuan, enpresa eta elkarteek bi desafio hautatu behar dituzte eta bi urte barru plantan ezarri, Euskal Monetaren laguntzarekin behar badute :
- Ekonomiaren bertokiratzea eta ingurumenari lotua den desafio bat. Zerbitzu emailearen aktibitateraren arabera, hiru aukera proposatuak zaizkio :
- Tokiko hiru ekoizpen guttienez saldu edo erabili bere aktibitatean,
- Edota eusko sareko 3 zerbitzu emaile guttienez lan eginarazi,
- Edota zaborren bereizketa plantan ematea.
2. Euskararen erabilpen publikoaren sustapenarekin lotua den desafio bat, bi aukerekin :
- Afitxaketa elebidunaren plantan emaitea establimendu bakoitzaren seinaletikan edota komunikazio tresnetan,
- Edota erabilpen profesionalerako euskarazko 20 ordu klase hartzea (formakuntza profesionalak diruztatzen ahal duena).
Profesional batzuek jadanik desafio horiek bete zituzten euskoan sartu aintzin. Besteek, plantan ezarri dituzte edo denbora guttiren buruan plantan ezarriko dituzte, behar denean Euskal Monetak proposatutako laguntza egokituari esker.
Horrela, Euskal Monetako taldeak laguntzen ahal ditu haien erosketeri orientazio berri bat eman dezaten, euskoa ordainketa modu gisa onartzen duten tokiko hornitzaile edo ekoizleekin harremanetan emanez. Jadanik, eusko enpresen arteko 200 harreman berri baino gehiago garatu dira !
Beste desafioentzat, Euskal Moneta aditu zonbaitzuz inguratu da. Bil Ta Garbi eta Bizi Garbia, zaborren bilketa eta tratamenduen sindikatuetako bereizketaren enbaxadoreetaz, zaborren bereizketa desafioa plantan emateko. AEK-ko erakasleetaz euskarazko klaseentzat. Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) itzultzaileetaz, afitxaketa elebidunaren egiteko frantsesezko datuen itzulpenarentzat (urririk).
Gaur egun, desafio horien plantan emaitearen emaitzak eusko zerbitzu emaile zonbaitzuen dendetan ikus daitezke, adibidez afitxaketa elebidunari dagokionez. Eta AEK-rekin euskarazko klaseak segitu dituztenentzat, haiendako aberasgarria izan den esperientzia horretaz lekukotasuna eman digute.
Valérie Augeraud-ek euskarazko 20 ordu klase hartu ditu AEK-rekin
Desafio horien plantan emaitearen emaitza konkretuak neurtu ahal izaiteko, Euskal Moneta taldeak eusko sareko profesional eta elkarteen itzulia eginen du.
Desafio horien benetako gauzatzea biziki garrantzitsua da, Euskal Herriaren garapen orekatu baten aldeko engaiamendu konkretua argibidetzen bait dute eusko profesionalek. Horrela, denen artean dugun desmartxari zentzua emaiten dugu.
Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.