Euskal Monetak Eusko aldagune berria zabaldu du Hendaian: BaskRockCafé ostatua-jatetxean !
BaskRockCafé ostatu-jatetxean Eusko aldagune berria estrenatu da joan den ostiralean. Hendaiako udaletxeko ordezkariek, Eusko sarean sartu berri diren hamar bat komertzioek eta Eusko erabiltzaile ohi eta berriek elkar trukatu eta gurutzatzeko aukera izan zuten bertan. Izan ere, Euskal Monetak, Hendaian, iraila geroztik abiatu duen Eusko monetaren garapen eta sendotze ekimenaren baitan kokatzen da aldagune berri horren irekitzea.
Euskoa erabiltzaileentzat ahal bezain bat eskuragarri izateko asmoz, aldagunea hirigunean kokatu nahi izan da. Euskoaren bilgune berri horretan euskoak aldatu zein kidetzeko aukera izango da.
Patrick Irigoyenen BaskRockCafé ostatu jatetxearekin batera, beste hamar komertzio sartuak dira Eusko sarean Hendaian. Eta, abenduaren 7an iraganen den Euskal Monetako onespen batzordearen ondotik okindegi bat, txakur eta gatu garbitzeko komertzio bat, eta lorategi bat sartuko dira besteak beste.
Beraz, ez duda, hurbildu zaitezte denak BaskRockCafé ostatura eta sarean sartu berri diren komertzioetara, ekonomiaren berlokalizazioa, inguramena, elkartasuna eta euskararen sustapenaren arloetan eragintzeko guztion beharra baitugu!
Eusko Aldaguneak
Aurkitegia Herrikoa
Kidetzen naiz
Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.