ZATOZTE PARTE HARTZERAT !
Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia apirilaren 23an larunbatarekin iraganen da, Uztaritzeko Lapurdi gelan, 9tik 12ak arte.
8:30etatik goiti, kafe-harrera eta ber-kidetzeko aukera
Euskozale eta kide guziak gomitatuak dira Euskoaren Biltzar Nagusian parte hartzerat !
9:00 : 2015 urteko konduak eta bilan morala eta 2016ko lan saiak aurkeztuak izanen dira :
- Eusko numerikoa : Frantziako banku / ACPR-ekiko dozierra eta eusko konduen eta ordainketa txartelaren abiatzea
- Euskoa eta lekuko elkargoak : nor, nola, zertarako?
- Euskal Herriko kexa solidarioa : baliabide berri bat eusko bat doble konda dezan
Ondotik, Euskoaren hiru urteak elkarrekin ospatuko ditugu giro alaian : aperitifa, janari-mahaia eta mutxikoak !
Biltzar Nagusia elkartearen biziaren momento garrantzitsu bat da, euskoari buruz dituzun ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko.
Zure kolegioa Kolegioen batzordean ordezkatzeko edo Onespen edo Gidaritza batzordeetan sartzeko, otoi kandidaturak postaz edo emailez igorri 15 egun Biltzar Nagusia baino lehen.
info[at]euskalmoneta[point]org
ZATOZTE DENAK BILTZAR NAGUSIRAT ZUEN IRITZIA
ADIERAZTERAT ETA BOZKATZERAT !
Ez ahantz, bozkatzeko, zure urtesaria eguneratua izan behar da
[Orain bir-kidetzen naiz Paypal]
Biltzar Nagusian ez baldin baduzu parte hartu, [ahalordea deskargatu]
ordezkatua izaiteko.
Salle Lapurdi, 84 Place du Labourd, 64480 Ustaritz