Euskok hitzarmen bat izenpetu du Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearekin (APFPB), laborantza herrikoiaren sustengatzea helburu amankomuna dutelako.
Batak bestearen promozioa eginen du (beren kideengan, internet guneetan, ekitaldi publikoetan…) eta tokiko monetaren garapenean parte hartuko duten APFPB-Idokiko laborarien kopurua emendatzerari buruz lan eginen dute.
Idokiko 108 ekoizleen arteko 25 kidek jadanik euskoa onartzen dute (Eusko eta APFPB kideen zerrenda), eta besteen parte hartzea erresteko, APFPB-Idoki kideei proposatua zaie urteko harpidetza prezio-erdian pagatzea, 30 eusko/eurotik hasiz, 60 eusko/euroren ordez. Aurrezte hori preziagarri izanen dute kalitatezko laborantza baten alde engaiatzen diren ekoizleek, jadanik urte-sari bana pagatzen baitiote, bi sareetatik bakoitzari.
Bi elkarteak engaiatzen dira APFPBko laborariekin bilkura baten antolatzera beren hornitzaileen zerrenda eginez bertan. Azken hori apirilaren 7an asteartearekin iraganen da Izurako APFB-ren egoitzan (Haize Berri, Plaza) 20:30tan.
APFPBren sustenguarekin, Euskal Moneta hornitzaile horien ezagutzera joanen da eusko sarean sar daitezen. Horrek laborariak lagunduko ditu euskoaren erabilpenean.
Horretarako
Bertako laborarien autonomia
Oroitarazpen gisa, Idoki kalitate gutuna, 1992an sortu zuen Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak laborarien beharrei erantzuteko : laborariak informatzea, formatzea eta defendiatzea, eta promozio kolektibo bat sortzea etxaldeko kalitatezko ekoizpenak sustatzeko. Funtsezko lan izugarriari esker laborantza herrikoia garatu da Euskal Herrian, bere kalitatea eta berezitasuna sustatuz.
2013ko urtarrilean abiatu Euskoak, proiektu horrekin bat egiten du, dituen helburuetariko bat ekonomiaren birtokiratzea delako, tokiko dinamikak laguntzearekin batera. Laborantzaren mailan, Euskoak bertako kontsumoa laborantza herrikoi eta kalitatezkoari buruz bideratzen du, bere sarean ez onartuz iraunkorrak ez diren ekoizpenak. Tokiko monetak Euskal Herriko ekoizpen herrikoiak merkaturatzen laguntzen du, bertako laborarien autonomia azkartuz.
Partaidetza honi esker Euskoak eta APFPB-Idokik bata bestearen ekintza azkartzen dute laborantza herrikoiaren eredua garatzeko, laborariak, ingurumena eta kontsumitzaileak errespetatuz.
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.