Eusko-Herrikoa fondoaren lehen sustenguak : 30 000 €

Logos Eusko-HerrikoaHodei eta Kom’on sozietateak dira Eusko-Herrikoa fondoaren lehen saridunak. Orotara, 30 000 € ko sustengua ukanen dute.
Lehen urrats batean, Euskal Monetaren onespen batzordeak haien txostenek euskoaren helburuarekiko duten araberakotasuna begiratu du (tokiko enpleguaren garapena, ingurunea eta euskararen sustatzea). Bigarren urrats batean, Herrikoak finantzamendu txostenak errezibitu ditu eta proiektu eramaileak horieri azken hunkiak emaitera lagundu ditu. Abenduaren 11an, asteazkenarekin, Herrikoako batzorde teknikoak bi enpresa horien finantzatzea erabaki du.
Oroitzapen gisa : euskoaren erabiltzaile batek euro 1 eusko 1 endako trukatzen duelarik, Herrikoak euro 1 hartzen du haren erreserbetatik Eusko-Herrikoa inbestimendu fondoan ezartzeko. Gaur egun, fondo hori 200 000 € koa da, 200 000 eusko kurritzen baitira.
Herrikoa eta euskoaren arteko elkarlan hori, Herrikoaren 4 524 akzioduneri esker egina da. Haien aurrezkiaren zati bat Herrikoaren kapitalean ezartzen dute Euskal Herriko enpresetan inbestitua izaiteko, herriaren elkartasunezko garapen iraunkor baten alde.
Gainera, Herrikoaren ekintzak sustengatu nahi dutenentzat, sozietateak bere kapitala aldakorra bihurtarazi du. Horrela, akziodun berriak noiz nahi sartzen ahal dira. Akzioak erosteko orria Herrikoaren webgunean atxeman daiteke. 2013ko abenduaren 31a aintzin inbestituz, Herrikoaren ekintza ahalmena emendatzen laguntzen ahalko duzu, proiektu gehiago finantzatzeko eta lanpostu berriak sortzeko. Ber denboran, mozkin zerga onura bat izaiten ahalko duzu : zure inbestimenduaren %18ko apaltzea (*). Informazio gehiago ukaiteko hemen klikatu edo Herrikoarekin harremanetan sartzen ahal zira.

Eusko-Herrikoa fondoak lagundutako enpresek zer egiten dute ? Zergaitik hautatuak izan ote dira ?
• Hodei, programa argitaratzaileak, Eusko-Herrikoa fondoarengandik 12 000 € errezibituko ditu haren kapitalean eta beste 12 000 € kondu korrente batean. Hodei-ek munduko liderren monopoloaz kanpo diren hautabide numerikoak garatzen ditu. Eusko-Herrikoa fondoari esker, haren inbestimendu ahalak indartzen ditu Euskal Herriko enpreseri (ERP, CRM, Groupware….) eta presuneri (bilatze motoreak, aurkitegiak, blog-ak …) zuzendutako tresna numerikoak garatzeko.
Proiektu hori euskoaren helburueri dagokie :
– Ingurunearen babespena : Euskal Herriko internauta bat amerikar tresna bati konektatzen delarik, bilatze motore batekin adibidez, datuak alimaleko datacenter (zerbitzari multzo handiak) batzuetan tratatuak dira, energia ainitz baliatzen dutenak. Hodei-ek haren zerbitzariak Bidarten ezartzea erabaki du.
– Tokiko garapena : Hodei-ek sortutako tresnen helburua hemengo enpresen lehiakortasuna indartzea da (enpresa ttiki eta ertainak bereziki) eta websarean lehen tokian ezartzea.
– Euskararen sustatzea : Hodei-ek proposatutako ekoizpen bakoitzarendako euskarazko ale bat eskuragarriak izanen da.
– Bizi pribatuarekiko begirunea : Hodei-ek berori debekatzen dio haren ekoizpenen erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea.

• Kom’on, Duzunaritzen den komunikazio agentzia elebidun bat da.
Eusko-Herrikoa fondoarengandik 1 000 € ukanen ditu kapitalean eta 5 000 € kondu korronte batean. Enpresa indibidual hori Eusko-Herrikoa fondoarengana etorri zen garatzen ahal izaiteko eta bi enpleguren sortzeko. Izan ere, egitasmo berri bat badu : webgune baten sortzea eta informazio aldizkari baten argitalpena hastea, ber bidetik Baigorri-Garazi eskualdeko enpresa ttipi eta ertainak sustatzeko.

(*) Erositako akzioak 5 urtez atxikitzen badituzu.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.