Eusko-Herrikoa Inbestimendu Fondoa Proiektu deia – Diru zama : 330 000 €

Logo-Eusko-21Herrikoa-2014
2012ko azaroaren 6an, Herrikoak eta euskoaz arduratzen den Euskal Moneta elkarteak izenpetu zuten hitzarmenak, Eusko-Herrikoa izeneko inbestimendu fondo baten sortzea finkatzen zuen. Fondo hori, Herrikoaren erreserbekin osatua da eta zirkulazioan diren euskoen kopuru berekoa da, hau da 410 000 euro memento huntan. 80 000 euro jadanik inbestituak izan direnez Hodei eta Kom’on enpresetan, 330 000 euro gelditzen dira gaur egun fondoan.

Nork errezibitzen ahal ote da inbestimendu hori ?
Fondo hortatik kapital hartze edo bazkide kontu korronte formako finantzamendu bat lo daiteke, laneko kapital aktibo zirkulatzailearen behar edo altxor behar bat betetzeko. Lehenik, Euskal Monetaren hautatzeko irizpideeri erantzun behar zaie, eta ondoren Herrikoareneri.

1. Euskal Monetaren irizpideak: Euskoaren helburuekin bat egiten dute. Aztertuak izanen dira ekonomiaren birtokiratzea, euskararen sustengatzea, gizarte edo eta ingurumen arloan aitzinatzea helburutzat duten proiektu iraunkorrak.
Proiektu iraunkorrak, Euskal Herri osoko edo gune bateko interes kolektiboari erantzuten dieten proiektuak dira. Adibidez, Euskal Herriko laborantza, transformazio, ekoizpen eta banaketa arloak sustengatzen dituzten proiektuak. Arlo horiek sortzeko edo babesteko helburutzat dituzten proiektuak pertsonalak edo kolektiboak izan daitezke.

2. Herrikoaren irizpideak: Herrikoak ekonomikoki bideragarriak diren proiektuak hautatzen ditu. Kapital hartze edota bazkide kontu korronte moduan soilik parte hartzen ahal du, laneko kapital aktibo zirkulatzailearen behar edo altxor behar baten finantzatzeko. Ondorioz, proiektua sozietate forman den lantegi batek aurkeztu behar du (elkarteak, eta lantegi indibidualak, eta “auto-entrepreneur”ak ez dira onartuak). Sortze edota garatze proiektuak izan daitezke.

Nola aurkeztu zuen txostena ?

Proiektua eramaten duten pertsonek fitxa sintetiko bat bete behar dute. Elkartearen onespen batzordeak Eusko-Herrikoa fondoaren helburuekin bat egiten duten proiektuak hautatzen ditu.

Aukeratuak diren proiektu eramaileek Herrikoaren finantzamendu galdetze dosierra betetzen dute. Herrikoaren komite teknikoa eta Euskal Moneta elkartea ordezkatzen dituen pertsona batekin biltzen da eta elgarrekin finantzamendua posible den ala ez erabakitzen dute.

Hemen klika egin ezazu proiektuaren aurkezpen fitxa hartzeko

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.