Eusko ordainketa txartelaren prestatzeko, Ezohizko Biltzar Nagusia azaroaren 20-an

Eusko - Ezhohizko Biltzar NagusiaEuskal Moneta elkarteak deneri idekia den Ezohizko Biltzar Nagusi batera deitzen du:

Azaroaren 20-an ostegunarekin 19:00-etan
Cordeliers karrikako 20-ean, Baionan
(Manu Roblez Arangiz fundazioan)

Eusko ordainketa txartel baten plantan emaitea izanen da Ezohizko Biltzar Nagusi honen gaia. Gai zerrenda honako hau da:

Lehendabiziko zatian, prozesuaren aurkezpena:

  • 2015eko urtarrilan, kidetza txartel elektronikoaren abiatzea
  • 2015ean zehar, ordainketa eta eusko ateratzeen txartelez egiteko parada, bai eta transferentziak partikular, enpresa eta elkarteen artean

Bigarren zatian, ondoko lan taldeen plantan emaitea:

  • informatika: proiektuaren alde informatikoa
  • juridikoa: proiektuaren legezko eta kontratuen aldea
  • komunikazioa: txartelaren aurkezpen publikoa, urte sariaren berritze eta txartel aldatze kanpaina, …
  • logistika: txartelen inprimatze eta igortzea, ordainketa elektronikoen erabiltzeko makinen prestakuntza, aldaguneen formakuntza eta informatzea, …
  • itzulpenak
  • kontabilitatea: Euskoaren gaur egungo kontabilitatearen fase berriari egokitzea
  • finantzak: diru laguntza edo beste finantzamendu iturrien ikertzea

Oraino presentzia handiagoa ukanen duen euskal tokiko moneta ekologiko eta solidario baten alde, denen parte hartzea beharrezkoa da, zu ere etor gurekin!

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici en les bois.