Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian).
Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta kementsuenentzat 2:00etako hetsiera arte iraunen du. Erran gabe doa ibilaldiaren zati bat bakarrik egin nahi dutenei, poteoa bertan behera uzteko baimena emanen zaiela .
Prestakuntza bilkura bat antolatua da maiatzaren 31n, ostiralarekin 18:30etatik 20:00etara Sankara ostatuan (22 Xaho kaian). Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa Baionan nasaiki ezagutarazi nahi duten guziei irekia zaie. Ongi etorri berezia eskainiko zaie gertakizun honen afitxa ttipiak eta programak hiri barnean banatzeko edo pintxo, kixa, arroltze moleta eta besteren prestatzeko esku kolpe bat emateko prest direnei.
Euskoa, denen esku !
Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.