
Ezkerretik eskuinerat : Dante Edme-Sanjurjo, lehendakari kidea ; Céline Bouery, Komunikazio batzordeko koordinatzailea ; Xebax Christy, lehendakari kidea
Euskoa, tokiko euskal moneta sustatu duen Euskal Moneta elkarteak orori irekitako lehiaketa bat antolatzen du kaleratzekotan den kide txartel magnetikoaren izena eta irudia aukeratzeko. Kide txartel hori, 2015ean, ordainketak egiteko txartela bilakatuko da, elkarteak daraman moneta elektronikoaren proiektua lagunduz.
EUSKO KIDEEK GEHIEN GUSTOKOA DUTEN IZENARENTZAT BOZKATZEN AHALKO DUTE APIRILAREN 18AN IZANEN DEN BILTZAR NAGUSIAN.
Txartel magnetikoarentzat izen eta irudi ideiak proposatzea da lehiaketaren helburua. Elkarteko bulegoak zazpi izen eta zazpi sorkuntza grafiko aukeratuko ditu eta kideei bozkaraziko die (7 Euskal Herriko zazpi probintzientzat).
Hautaturiko sorkuntza grafikoak Biltzar Nagusi horretan erakutsiko dira. Ondotik, kideek apirilaren 30a arteko epea izango dute gehien gustukoa duten irudiaren alde bozkatzeko. Bozka egiten ahalko da aldaguneetan bozka paper batzuen bidez, web guneko orri baten bidez (bozka kideer erreserbatua) edo emailez info@euskalmoneta.org helbiderat idatziz bere izen eta kide zenbakia emanez.
Ondotik, Iparraldeko profesionalez eta pertsonalitatez osaturiko epaimahai batek proposaturiko sorkuntzen artean bat aukeratuko du.
Kideen bozka %50a balioko du, eta epaimahaiarena beste %50a.
Eusko ordainketa txartelarentzat sorkuntza grafiko irabazlea maiatzaren
10n Herri Urratsen iragarriko da.
Lehiaketan nola parte hartu?
Izena
Norberak izen bat edo gehiago proposatu ditzake Eusko txartelarentzat hauen bidez:
- euskoaren web gunearean kontaktu orria betez
- mailez: info@euskalmoneta.org
- telefonoz: 05.33.47.54.11.
Irudia
Irudia sortzeko lehiaketa guztiei zabaldua da. Parte hartzaile bakoitzak gehienik 3 irudi bidali ditzazke.
SORKUNTZEN BIDALTZEKO EPEMUGA:
\\\ APIRILAREN 15, 23:59an ///
Betebehar teknikoak eta deialdiaren kuadroa aurkezten duen baldintza agiria hemen klikatuz deskargatu daiteke.
Interesatuak diren grafistak eskatu diezagukete zuzenean mezu bat bidaliz info@euskalmoneta.org helbidera.
Eusko numerikoa 2015 urtearen bukaeran kaleratu beharko genuke (kontuak euskotan, profesional zein partikularrentzat kontu batetik beste batera transferentziak egin, eta, komertzanteei txartelarekin ordaindu). Eusko billeteak izango dira beti.
Informazio pratikoak
- Eusko txartela lehiaketarendako prentsa txostena
- Euskal Moneta elkartean Biltzar Nagusia: apirilaren 18an, larunbatarekin, 9etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan
- Kidetu edo urte saria berritu
- Aldaguneen zerrenda
Jarraitu Euskoa sare sozialetan ! Facebook I Twitter
Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.