Euskoa ekonomiaren bertokiratze xede bat izaiteaz gain, praktika ekologiko, sozial eta elkarkideagoei buruzko tresna bat da ere, enpresa, komertzio eta elkarteetan. Horretarako du Euskoak apirilaren 1etik 7ra iraganen den Garapen iraunkorreko astean parte hartzen. Euskal Herriko moneta osagarria ezagutzen ahalko da Euskal Monetaren txosnan, Garapen iraukorreko Herrixkan, apirilaren 6ean, larunbatarekin.
Euskararen sustapen tresna bat izanik ere, Euskoa hor zegoen 18. Korrikaren heltze bestan Baionan, martxoaren 24ean. Gertakariak jendetza eta Euskoaren erabiltzaileak erakarri ditu, Berria egunkariaren bulegoetan Euskal Monetak aldagune berezi bat antolatu baitzuen.
Hirian zehar “Euskoa denen esku !” leloa irakur zitekeen, eta hala izan zela egiaztatu ahal izan dugu : Eusko anitz ibili da AEK lasterketaren antolatzailearen txosnetan, baita Baionako saltegi eta ostatuetan !
Komertzio eta enpresak, zuen burua ezagutaraz ezazue !
Azkenik, kasu, aste bat baizik ez da enpresa eta elkarte berrien onespen eskaerak aztertuko dituen onespen batzordearen bilkura arte, apirilaren 8an, astelehenarekin ! Interesatuak diren pertsonek aitzin izen-emaite galdetegia bete bezate, eskaera txostena betetzen lagunt ditzagun !
Milesker eta ikus arte !
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.