Euskoaren hilabetea Donapaleun !

Photo AlternatibaEuskoen erabiltzeko eta kidetzeko parada ona ! Euskoak bere lehen urtea bete du, eta Euskal Herri osoan garatzen segitzen du, sareko saltzaileekin ere ekimenak antolatuz.
Heldu den hitzordua Donapaleun izanen da, San Balentin kari antolatua izanen delarik:
Euskoaren lehen aste komertziala
Donapaleu eta inguruetan
Otsailaren 8-tik 14-era

Eusko sareko zerbitzu emaileek eskaintzak edota beherapenak proposatzen dizkizu euskoz ordainduko delarik!
Euskoen ukaiteko biziki erretxa da!
Hitzordua aldagune batean kidetzeko edo berritz kidetzeko eta euroak euskoen truk aldatzeko. Hurbilena : Harguindeguy drogeria (Thiers karrika, 31-an)

Parte hartzen duten saltegien zerrenda:
Gogotik – Thiers karrika, 29 – Donapaleu
Pagola bitxi-denda – Gambetta karrika– Donapaleu
Tanocuir – Thiers karrika, 23 – Donapaleu
Turismo bulegoa – Charles de Gaulle plaza, 14 – Donapaleu
Amikuz’Echos Borda – Thiers karrika, 1 – Donapaleu
Harguindeguy drogeria – Thiers karrika, 31 – Donapaleu
Amikuz’elek – Nafarroako etorbidea, 54 – Donapaleu
Ttikiland – Petxonia artisau gunea – Arberatze-Zilhekoa

Aste horretan zehar, euskoa erabiltzen duten bertako kontsumitzaile, saltzaile, enpresa eta elkarteen arteko loturak azkartzeko aukera izango da, eta horretarako Euskal Moneta elkarteak, Donapaule eta inguruetako biztanleak eta elkarteak gomitatzen ditu, bere laguntzaileengandik informazioa jasotzeko eta beharbada euskoari kidetzeko:

Donapaleu-ko merkatuan otsailaren 14 eta 21-ean ostiral goizekin
Libertamendua ihauterietan otsailaren 23-an igandearekin!

Zenbat eta trukatu gehiago, orduan eta diru emaitza handiagoa : 100 euro aldatzen direlarik 100 eusko eskuratzen dira, hots eros-ahalmenari dagokionez euskoaren erabiltzaileak ez du deus galtzen, eta gainera Euskal Monetak 3 eusko emaiten dizkio izendatu elkarteari.
Eusko-erabiltzaileak du bere elkartea diruztatzen euroak euskotan aldatzen dituen aldi guziez.

Euskoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta elkartea gehiago diruztatu.
Urte batez, euskoak Euskal Herriari ekartzen ahal duena erakutsi du: Euskal Herriko saltegi eta enpresen arteko hamarnaka harreman berri, hori bertako ekonomia eta beraz lanpostueen azkartzeko, 10 000 eusko baino gehiago dohaintza elkarteentzat, eta 30 000 euro Hodei edo Kom’on bezalako enpresatan inbertituak.

Indarrak atxiki behar dira euskoa Iparraldearen garapenarentzat egiazko tresna bat bilakarazteko.

Iparraldeko 20 aldaguneen zerrenda :

Aldude : Alfaro – ostatu, jatetxea
Angelu : Biocoop Parme – bio denda
Angelu : La Coccinelle – bio elikadura Aritxague
Arrangoitze : Trinketea –jatetxea
Azkaine : Plazan- kafe, ostatua
Baiona : Fandango- ostatu, tabako, prentsa, rue d’Espagne
Baiona : Pyrénées, ostatua, place Saint-André
Baiona: Baratze saltegia, « Ferrari » itzulgunean, Ustaritzeri buruz
Bastida : Bastide et Gourmandises – janari denda (apiriletik urrira)
Biarritze : EKI denda – oihal, liburu, oroitzapeneak, diskak
Donapaleu : Harguindeguy drogeria
Donibane Garazi : Paris janari denda, ostatu
Donibane Lohitzune : Marigorri – oihal eta oroitzapenak
Ezpeleta : Euzkadi – hotel, jatetxea
Itsasu : Krakada okindegia
Hazparne : Kompas informatika & Euskalfone –telefono denda
Larresoro : Aldaburua hotela, ostatua, jatetxea
Maule : Xibero Bio – Bio janari denda – Tokiko ekoizpenak – Liburu eta KDak
Senpere : CKB Josgintza, mertzeria, neurrirako konponketak

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.