Galdera – erantzunak

Oharra : galdera batean klik egitea aski da erantzunak agertzeko.

Erabiltzaileen galdera-erantzunak

Euskoa zer da eta zertarako da?

Euskoa, 2013ko urtarrilaren lehenetik goiti erabiltzen ahalko den euskal tokiko moneta ekologiko eta solidarioaren izena da.

Moneta horren helburu nagusia erosketen bertokiratzea da. Tokiko ekonomia, elkarte proiektuak, kultura eta euskararen promozioa, soziologikoki eta ekologikoki arduradun diren praktikoen lantzera bultzatzen ditu.

Euskoa, nola erabiltzen da?

Euro 1 = Eusko 1

Paga titulu bat da, opari txeke bat edo jatetxe txartel bat bezela. Euskoak aldatzen ahalko dira euroren truke, aldagune bulegoetan. Aldagune bulegoen zerrenda urtarrilean plazaratua izanen da.
Euskoak 1, 2, 5, 10 eta 20en balioko txartelak izanen dira.

Euskoak, nor hunkitzen du?

Partikular guziak (kontsumitzaileak), enpresa guziak (komertsante, zerbitzu eramaileak, enpresak, laborariak, eskulangileak…) bai eta ere elkarteak.

Nun erabili euskoak?

Onespen Batzordearen baimena ukan duten zerbitzu eta ontasun (ileapaintzale, harakin…) eramaileen etxeetan erabiltzen ahalko ditut ene euskoak. Aurkibide bat erabilgarri izanen da 2013ko urtarriletik goiti.

Zertarako Onespen Batzorde bat?

Onespen Batzordeak, Euskoaren xartarekin egokiak diren zerbitzu emaileen sarea bermatzen du (ikusi Euskoaren Xartaren 21/22/23garren paragrafoak).

Elkarteendako diren %3ak, zer dira?

Harpidetza berri bakotx kide partikularrak sustengatu nahi duen elkarte bat izendatzen du. Sei hilabetero, kideak euskotan aldatutako diru zamaren %3a hautatu elkarteari emana izanen da.

%3 hori eskuratzeko, sosa irabazteko helbururik gabeko elkarteak Onespen Batzordearen baimena eta 30 erabiltzaileen babesmena ukan beharko ditu.

Euskoa, nola harpidetu?

Euskoaren erabiltzeko, Euskal Moneta elkartearen kide izan behar da.

Webgune huntan harpidetzen ahal da 2012-2016.euskalmoneta.org edo paperez baldintza horiek betez: izena, deitura, helbidea, posta kodigoa, herria, helbide elektronikoa, telefonoa eta babestu nahi duzuen elkartearen izena. Harpidetza gutunarekin batean, igorri behar da urteko atxikimenduaren diruzama, 5 eta 20 euroren artean, erabiltzaileen ahalmenen araberan.

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Euskoa Euroaren aurka da?

Ez. Euskoak ez du Euroa ordezkatzen.

Moneta gehigarri bat da. Euskoak konbertituz eta erabiliz, erosmen ahal berri bat sortzen dugu Iparraldean. Horrela, tokiko zirkuitu ekonomikoa bertokiratua da, euroak egiten ez duten gauza.
Bainan, ordainketa batzu euroz eginen dira (kargak, zergak, Euskal Herrian atxemaiten ez diren hornitzaileak…).

Eta faltsukerian ari direnak?

Faltsukerian ari direnetaz gerizatzeko, 50 euskoko txartelak ez dira izanen. Bestalde, segurtasun gailu batzuetaz osatuak izanen dira txartelak (urreztatze beroak, ilunean ageri den tinta baten erabilpena…).

Dirua galtzen dut euskoekin?

Ez. 100 euro aldatzen badituzu 100 eusko ukanen dituzu. Erosmen ahalmenik ez duzu galtzen.

Nola egiten da zentimendako?

Zentimak euroz eman behar dira: adibidez, artikuluak 5,50 € balio baldin baditu, 5 eusko emaiten dira eta 50 euroko zentimak. Komertsante batek ez du eusko txartel batean diru xehea eurotan itzultzen ahal.

Paperezko moneta bat bakarrik?

Hemendik gutxira, elektroniko moneta batek paperezko monetaren sistema osatuko du.

Tokiko moneta: asmaketa berri bat?

Ez. Tokiko monetaren sistema jadanik bada.

Adibidetzat, Chiemgau eskualdean, Alemanian, (280 000 biztanle dira, baserri gune eta 10 000 eta 50 000ko biztanle hiri batzuetaz osatua den eskualdea, Iparraldeko lurraldeari ite duena), 2003an sortutako Chiemgauer tokiko moneta aurkitzen ahal da. Gaur egun, enpresek, jalgia den monetaren %73a erabiltzen dute. Gainera, euroa baino lau aldiz gehiago zirkulatzen da.

Munduan zehar, 5000 tokiko moneta froga baino gehiago aurkitzen ahal dira. Bereziki, gutarik hurbil, “Lot et Garonne” eskualdean edo Okzitaniako Tolosa hirian.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.