Gobernamenduak tokiko monetak onartzen ditu

Monnaies_locales_Eusko_Pays_BasqueMaiatzaren 14ean gobernamenduak tokiko moneta osagarriei buruzko emendakin bat proposatu eta bozkaarazi du legebiltzarrari, ekonomia sozial eta solidarioaren legean. Benetazko ezagupen ofiziala Eusko bezalako monetentzat, beren “lurralde garapena”-ren aldeko ekintzan.

Espero dugu ordea diputatu eta senatarioak onarpen hori baino urrunago joanen direla, lege horri buruz jinen diren eztabaida parlamentarioetan neurriak proposatuz tokiko moneten garapena sustatzeko. Horra adibidez zer galdatzen duen Frantziako tokiko moneta osagarrien Sareak, Eusko sare horren parte izanik :

– Lurralde kolektibitateek tokiko moneta osagarrian eginiko pagaketak onartzea edo hortan pagatu ahal izaitea
– Euroen erreserba fondoa erabili ahal izaitea asurantza enpresa edo kreditu egitura batek segurtatzen duen pundutik
– Hilabete saria %100ean tokiko monetan pagatu ahal izaitea, zenbateko mugarik gabe, langilea ados baldin bada (oraingoan mugatua da 1500€/hilabetekara, eskudiruzko edozein soldataren gisa)

Legegaia Senatuan ekainaren 4an pasatu da bigarren irakurketarentzat.

Aurkitu gure Viméo katean Maiatzaren 8an TF1-en emandako tokiko moneteri buruzko erreportaia (#Eusko Baionan eta #Abeille Villeneuve -sur-Lot-en), eta Nouvel Observateur-ren artikulua lege berriari buruz.

Reportage de TF1 sur l’Eusko. from Euskal Moneta on Vimeo.

Says beaucoup en notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.