Heldu den igandean, Korrika Baionara helduko da, AEK-k ogitarteko eta edarien erosteko salduko dituen txartelak osoki euskoetan pagatzen ahalko dira ! Bizkarrekoak ere euskoen truke eskuratuko dira, eta euskoaren sarean diren usaiako hamar bat ostatu eta jatetxeek ere euskoak onartuko dituzte (zerrenda ikusteko, klika hemen). Euskararen sostengatzeko, denek euskoa erabil dezagun !
Bestalde, harpidetze eta aldagune bulego handi bat antolatuko dugu Paul-Bert plazan (Saint-André deitu ohi dena) Berria egunkariaren egoitzan. Egun hortan hegoaldeko jende anitz espero dugu, beraz, Korrikara jin gogo baduzue, euroak euskoetan alda itzazue igandea aitzin ! Jakin dezazuen, Korrika egunean, Pyrénées ostatua biziki hartua izanki ez da aldagunea izaiten ahalko, baina Espainiako karrikako Fandango ostatua zabalik izanen da. Gainera, hiru aldagune berri ireki dira, bi Angelun (Biocoop Parme eta La Coccinelle) eta Plazan ostatua Azkainen. Helbide guzientzat, klika hemen : aurkitegia
Eta ez ahantz : AEK edo gau eskolak sustengatu nahi dituzue ? Orain duzue ere memento ona euskoari harpidetzeko edo zuen hurbilekoen harpidearazteko, sarean 2012-2016.euskalmoneta.org edo zuzenean aldagune batean. Izen ematean, elkarte bati babesa emanen diozue, eta euroak euskoetan aldatuko dituzuen aldi oro, Euskal Monetak, aldatu duzuen dirutzaren %3a elkarte horri helaraziko dio.
Euskoa denen esku !
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.