Korrika : euskoarekin laster egizu Baionan, edo Sarako Eusko Poteoa parte hartu !

korrika baionaMartxoaren 19tik 29ra, iraganen da 19garren Korrika eta Lapurditik pasako da 21an larunbatarekin.
AEK-k antolaturik, oinezko lasterkaldi haundi horrek, 10 egunez milaka korrikalari biltzen ditu Euskal Herriaren baloreak defenditzeko, motibapen bakar batekin, hau da, euskararen sustengua.
Lasterkaldi erraldoi hori bi urte guziz iragaiten da, Euskal Herriko 7 probintziak zeharkatuz gau eta egunez batere gelditu gabe 2000km baino gehiagotan. Aurten bere 19. edizioarentzat Baxe Nafarroako Urepele lotuko du Bizkaiako Bilbori.

Euskoa korrika euskararentzat !
Enpresa, elkarte edo kolektibitateek kilometroak “erosten” dituzte sustengu gisa. Euskal Monetak aurten kilometro bat erosi du Polo Beyris-en Baionan. Zato eusko kide edo sustengatzaileen elkartzera gurekin laster egiteko kilometro hortan :
Elkar gaitezen larunbatean (21an) gaueko 00:20tarik goiti Polo Beyris-en, MVC (Maison de la Vie Citoyenne)-aren aitzinean, 28 Ursuyako etorbidean, euskoaren kilometroa 00:37tan hasiko delako.

MVC Polo

Poteoa Saran !
Euskoak antolatu beste gertakari bat Korrikaren pasatzearen kari : Eusko Poteoa Saran ! « Saranga » txarangak alaituko du eta 18:30tan Baketu ostatuan hasiko da, ondotik, 19:30tan Herriko Etxeko Edantegian segitzeko, Korrikako pasatzean 20:00tan parte hartuko du, gaualdia bukatu baino lehen 22:00tatik goiti Gaztetxean, Zugarramurdiko « Too Matxak » taldearekin.
Kirola ariketa baino gehiago, Korrikak edizio bakotx frogatzen du Euskal Herritarren sustengu eta elkartasuna ! Euskoarekin, gertakari handi hortan parte har ezazu !
Poteo Sara - EU-page-001

Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.