Lurzaindiaren kanpaina berria: hiru laborari gazteen instalatzea sustenga dezagun elgarrekin !

Association Lurzaindia campagne soutien Agriculture Paysanne Pays Basque

Duela 35,  Euskal Herriko laborantza lurrak babesteko elgarretaratzeak du animatzen Lurzaindia, GFAM Lurra lehen.Gaur egun, eskuratze bi proiektu gauzatzen ari dira hiru gazteen instalatzea eta lana segurtatzen dituztenak.

Ainharben Johanne eta Lutxok Leizeaga etxaldearen segida hartu nahi dute, laborantza herrikoi eta biologiko baten atxikitzeko. Horrendako, Lurzaindiak arditegi bat eta 43 hektarako lur eta oihanek osatzen duten etxaldea erosten du.

26 urteko Amilak, behi esnedunekin instalatu nahi du Aruen, laborantza biologikoan Alpesetako behi beltzak hazituz. Ekoizpenak zirkuitu laburrean balioztatzen dituen proeiktu hortan sinesten du Lurzaindiak eta arditegi, behitegi eta 25hektar lurrez osatutako etxaldea erosten du.

Helburu handinahia finkatua da orduan : Lurzaindiak bildu behar ditu 400 000€, 2016 maiatza hundarrerako proiektu horien eramaiteko eguneroko lana segituz.

Johanne, Lutxo eta Amila lagundu nahi duten pertsona guzieri idekia da kanpaina hau. Bestalde Lurzaindiaren proeiktua lagunduz, parte hartzen duzu lurraldeko paisaiak zaintzen dituen laborantzaren garapenean, kalitatezko eta tokiko elikadura ekoizten dituenak.

Lurzaindiaren ekintzak laguntzeko harpidetu zaitez hemen klikatuz eta ez ahantz zure inguruan aipatzea !

Informazio guziak www.lurzaindia.eu webgunean eta Facebook orrian.