Saltegi handien eta bidezko merkataritzaren gibelaldeetan…

header-journée-bio-équitable-2014-bayonne
Gomita nagusi berezia izanen du aurten Baionako bidezko merkatuak, Christian Jacquiau ekonomialaria, bertzeak bertze Saltegi handien gibelaldeak eta Bidezko merkataritzaren gibelaldeak-en idazlea.
Larunbat honetan, 2014ko maiatzaren 17an, 15:00etan, mintzaldia emanen du azaltzeko Franziako saltegi handien ereduak nolako eragina duen ekologia eta sozial alorretan.

Humorearekin eta hizkuntza argi batean eginen duen aurkezpen horrek interesa piztuko die, Euskoaren erabiltzaileen artean, haien buruari galdetzen diotenei zergatik Euskal Moneta elkarteak ez duen onartzen euskoa supermerkatuetan erabilia izan dadin.

Sarrera doaneko bertze bi mintzaldi antolatuak

dira ere : 10:30etan, Ni puces, ni soumises, Euskal Herriko Inter-Amapak antolaturik, ardiei txip elektronikoa emateari buruzko kalapitari buruz, eta, 11:30etan, EHKO, Euskal Herriko laborari biologikoen elkartzetik sortu mugaz gaindiko elkartearen aurkezpena.

Berrogei bat erakusketari Baionako bio eta bidezko egunean
Merkatu handi hori bidezkoa, biologikoa eta laborariekin izanen da. Jendeari aukera emanen dio tokiko erakusketari ekoizleak eta bidezko merkataritzako eragileak ezagutzeko (elikadura, jantzi, kosmetiko egile edo saltzaileak, ofizialeak…) ; horietako batzuk Eusko sareko kideak dira :

L’Abeille bleue, Erlezaina AB labelarekin, http://www.abeillebleue.fr
La Ferme du Brukiza, Kiwi eta ahuntz gasna baserritar ekoizlea – Idoki, http://www.lafermedubrukiza.com
GAEC Haranea, Baserriko xerri eta oilasko hazkuntza eta salmenta – Bio Ezpeletako biperra – Idoki labela
Karabanart, Artisau, artistiko eta kultural jarduerak, http://www.karabanart.org
Jokin Caldunbide, Landare sendagarri eta belar-ur ekoizlea AB labelarekin
Atelier vélo Txirrind’ola, Txirrindula tailerra, Facebook-en, eta Internet-en : http://txirrindola.org
Han eta Hemen, Bidezko eta hurbileko merkataritza – Janari mahaien antolaketa
InterAmap Pays Basque, Iparraldeko AMAP-en kolektiboa, www.inter-amap-pays-basque.org

Eusko sareko kideen aurkitegira iritsi, hemendik.

Bio eta bidezko otordua eskainiko da 13:00etan : ohiko otordua 15euro/euskoren truk, eta begetarianoa 12euro/euskoren truk, edari eta kafea barne.
Animazioak izanen dira egun osoan zehar, eta arratsean zintzur-bustitzea pintxoekin, Euskal Herriko Inter-Amapak antolaturik eta Alaia taldeak alegeraturik.

Baionako bio eta bidezko egunari buruzko argibide praktikoak:
2014ko maiatzaren 17a, larunbatarekin – 10etatik 21etara – Doanik – Elkarteen Etxean – Glain ibilbidean (Ikus mapa)
Glain aparkalekua (eguna 1€)
Facebook :
https://www.facebook.com/MarcheEquitableBayonne
flyer-recto-journée-bio-équitable-2014-bayonneflyer-verso-journée-bio-équitable-2014-bayonne

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.