Saltzaile berriak, kontratatzeak eta gomita bikoitza

Gaur, Eusko sareak 360 zerbitzu emaile ditu

Gaur, Eusko sareak 360 zerbitzu emaile ditu

Maiatzaren 6-eko onespen batzordean 50 zerbitzu emaile berri onestuak izan dira, Miarritze eta Baionako Aubard urdaitegia bezala, Roman Sports Maulen, Iken Optika Kanbon, Ordagna eta Kittara itsasuntziak, Ziburuko kridan arrainak saltzen dituztenak, Irisarriko Minhondo okintegia, Baigorriko Laia txokolategia, Baionako Oreka zirko eskola, Ty Breizh 22 ibiltari mahatami denda (Donibane Lohitzune, Angelu eta Baionako merkatuetan), Baionako Atelier de Calligraphie Créative, etabar. Ikusteko nork euskoa onartzen duen zure etxetik hurbil, hemen klikatu euskoaren 360 zerbitzu emaileen aurkitegia kontsultatzeko !

Kontratazea
Beste informazioa : euskoak langile bat bilatzen du erabiltzaile sarearen garapenarentzat, 20 edo 26 ordu astean. Euskaraz mintzatu beharko da eta CAE edo beste kontratu lagundu batentzat hautagaia izan beharko da.
Eginkizunak: kidetza mahainak atxiki gertaera publikoetan (pesta, manifestazio, kontzertu, merkatuetan, etabar.), komunikazio kanpainen tokiratzean parte hartu, etabar.
Laguntzaile berrieak ere bilatzen ditugu datu sarrerean, foningean, euskarazko itzulpenetan, mahainak atxikitzeko, etabar, laguntzeko. Gure azken deialdian hogeitahamar bat zineten baina hainbat gehiago izanez lana partikatua izango da !
Hilabeteka ordu batzuz libre bazirete, ez duda harremanetan sartzea Xabirekin: xabicamino@euskalmoneta.org

Gomitak
Trebatu eta informatu nahi dutenentzat, Euskoaren enbaxadorendako ondoko formakuntza saioa maiatzaren 25ean (larunbata) iraganen da, Baionan, 9:00etatik 12:00etara, Manu Roblez Arangiz Fundazioan. Zure galdera guziei erantzungo dugu euskoari buruz, eta ikasiko dizugu euskoa ahal bezain argiki aurkezten, emaiten dugun publikoaren dokumentazioari esker. Kasu: baitezpadakoa da izena aitzinetik ematea ! Harremana: xabicamino@euskalmoneta.org, 06 13 81 92 69.

Bigarren gomita, euskoaren gidaritza batzordea nola ibiltzen den ikusi nahi edo parte hartu nahi dutenendako : gure bilkurak leku desberdinetan antolatzen ditugu deneri eskuragarri izan daitezen. Hitzordua Azkainen maiatzaren 13-an (arratseko 7tatik 9ak arte Plazan kafean), Donibane Garazin maiatzaren 22-an (arratseko 7tatik 9ak arte Paris elikadura dendan) eta maiatzaren 28-an Arrangoitzen (arratseko 7tatik 9ak arte Trinketean). Kasu : edonor ongi etorria da baina lan bilkura bat da eta ez da informazio bilkura bat.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici en les bois.