Euskal Herria Bihotzean elkartea eta Euskoa elkarrekin Euskal Herriko saltegiak defenditzek, 2014eko azaroaren 6an ostegunez, beren komunikazio euskarrietan elkarren informazioa argitaratzeko hitzarmena izenpetu dute.
Hitzarmen hori Jean-Eric Barryk, Euskal Herria Bihotzean-ko lehendakariak eta Xebax Christyk, Euskal Monetako lehendakari kideak izenpetu dute. Emile Neguelouak, Hazparneko Téléphone Store dendaren arduradunak du izenpentze ekitaldia errezebitu.
Izan ere, Amikuze-Oztibarre, Garazi-Baigorri, Xiberua eta Hazparne eskualdeko beste 42 saltegi bezala, bai Eusko eta bai Euskal Herria Bihotzean-eko kidea da denda hori.
Gaur egun, Euskal Herri barnekaldeak, kontsumoa hiriguneetarantz joateari buru egin behar dionez, bi elkarteentzat zentzuzkoa izan da partaidetza bat plantan ematea, beren komunikazio euskarrietan elkarren informazioa argitaratzeko.
Partaidetzaren xehetasunak:
Alde batetik, Euskal Herria Bihotzen-ko tresnak aintzinean ematea engaiatzen da EUSKAL MONETA, 2012-2016.euskalmoneta.org webgunean “Euskal Herria Bihotzean”-en logoa gehituz aurkitegi elektronikoan, dagokien saltegi fitxetan.
Bestalde, Euskoa aintzinean emaitea engaiatzen da PAYS BASQUE AU CŒUR, www.paysbasqueaucoeur.com webgunean « Eusko » logoa gehituz euskoa onartzen duten saltegi eta ofizialeen fitxetan eta Euskoa ordainketa modu gisa seinalatuz.
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.