Oztibarren ideki da lehen eusko aldagunea, Yolande Larronde eta Thierry Olharan jabeen ostatuan Lartzabalen.
Hogeita hamar bat oztibartar eta amikuztar jin dira aldagune honen estreinara, abenduaren 11an, arratseko 7ak 30etatik goiti. Gaualdian, Oztibarreko ikastolako gurasoek taloak sukaldatu dituzte eta giro goxoa emateko Patrick eta Aitzol, trikilari eta panderolariak jin dira.
Aldagune berri honi esker, eusko erabiltzaileek bertan aldatzen ahalko dituzte haien euroak euskoz, Donapaleu, Maule edo Donibane Garazira joan gabe, bertako komertzio eta ekoizleen dendetan kontsumitzeko, praktika soziala eta ekologikoagoak bultzatuz eta euskararen erabilpena sustengatuz.