Herrikoa, egun batzu baizik ez dira gelditzen irabazteko !

Urte hastapen huntan, urtarrilaren 31 aintzin 1.3 milioi euro biltzeko
xedea duen kanpaina handiaren azken urratsa eman du.

HERRIKOA_campagne_FEKapital emendatze honen bidez Herrikoak Euskal Herriko lantegien alde duen ekimena azkartzen ahalko du eta horrela hanbait lanposturen sorrera edo mantentzean parte hartuko du.

Herrikoa 1980an sortua izan den elkartasunezko tokiko kapital-inbestizamenduaren aintzindaria da Frantzian. Gaur egun, Euskal Herriko enpresa ttiki eta ertainen lehen kapital partaidea da, eta Euskal Monetaren sustengaitzailea hastapenetik.

Gaur den egunean, 1.1 milioi € bilduak izan dira. Bidearen zati handiena egina izan da eta soilik 200 000€ falta dira finkatuko helburua gainditzeko. Bai Herrikoak baita ere Euskoak, Euskal Herriaren kalitatezko garapen baten alde lan egiten dute, eta biak Eusko-Herrikoa kapitalaren kide baitira (+ lien), Herrikoaren kanpaina honi parte hartzea deitzen ditu bere kideak Euskal Monetak !

Capture d’écran 2016-01-22 à 13.52.56

Jarraitu irakurtzen

Oztibarren ideki da lehen eusko aldagunea

Oztibarren ideki da lehen eusko aldagunea, Yolande Larronde eta Thierry Olharan jabeen ostatuan Lartzabalen.

Hogeita hamar bat oztibartar eta amikuztar jin dira aldagune honen estreinara, abenduaren 11an, arratseko 7ak 30etatik goiti. Gaualdian, Oztibarreko ikastolako gurasoek taloak sukaldatu dituzte eta giro goxoa emateko Patrick eta Aitzol, trikilari eta panderolariak jin dira.

Aldagune berri honi esker, eusko erabiltzaileek bertan aldatzen ahalko dituzte haien euroak euskoz, Donapaleu, Maule edo Donibane Garazira joan gabe, bertako komertzio eta ekoizleen dendetan kontsumitzeko, praktika soziala eta ekologikoagoak bultzatuz eta euskararen erabilpena sustengatuz.

Jarraitu irakurtzen

Eusko : oraindanik ber-kidetzeko 7 arrazoi onak!

2016eko Urtesariaren berritzea. Orain ber-kidetzen naiz (Paypal)

Capture d’écran 2015-12-20 à 18.03.02

  1. Kide aktiborik gabe, euskoaren garapenik ez baita !
  2. « Desafioei » esker, euskoa praktika ekologikoagoak eta euskararen erabilpena sustatzeko tresna konkretua baita.
  3. Euskotan egin ditudan erosketa guztien %3a hautatu dudan elkarteari emana baita (jadanik 27.000 eusko banatuak izan dira!)
  4. Beraien saltokietan erosiz, hurbileko saltegiak eta tokiko ekoizleak sustengatzen baititut.
  5. Euskoa, Ipar Euskal Herriko ehundaka elkarte eta empresen arteko salerosketak errazten dituen sare bat baita, eta ondorioz, ekonomia eta lana bertokiratzen ditu.
  6. Aldatzen ditudan euroak Euskal Monetak Euskal Herriko Elkartasun Kutxan ezartzen baititu, mailegu solidarioak sortuz gure elkarte eta empresendako.
  7. Euskoarekin finantza-merkatura ihesaldi arriskurik ez, espekulaziorik ez !…ahantzi gabe funtsezko azken arrazoi bat :
    ez banaiz ber-kidetzen, Fabienek telefonoz oroitaraziko dit… behar bezainbat 🙂

Jarraitu irakurtzen

Euskoekin ordaindu ! 2015eko azken helbideak

2015eko azken helbideak

Arnegi
Kattin Camino
 oilasko, bildotx, arroltze

Baiona
Lemon & Peas
 prestakuntza bio eta vegan eta lekukoa, gordina, begetarianoa
Square Gourmand errekiak, sukaldaritza tradizionala eta begetarianoa, etxean egina eta etxean sukaldaritza

Kanbo
Gaua –Naia Boutik
 jantzi saltegia, osagarriak, bitxiak

Ezpeleta
Stéphane Michelena Ezpeletako biper ekoizlea

Jarraitu irakurtzen