Donibane Lohizune eta Ziburun Eusko Eguna : Etorkizun handiko lehen edizioa

Inaug-B2C-NoWay-2015-06-06Ezkerretik eskuinera : Thierry Garro (No Way-ko kudeatzailea), Pascal Lafitte (Udaleko hautetsia), Manuel de Lara (Udaleko hautetsia Hirigune Elkargoan eta Hiri numerikoaren ordezkaria), Peio Ectheverry-Aintchart eta Lamia Horchani (Udaleko hautetsiak), David Lannes (Euskal Monetaren ordezkaria)
Pasa den larunbatean, ekainaren 6an, Eusko Eguna iragan da Donibane Lohizune eta Ziburun. Egitarauan : “eusko eskaintzak” sarearen barne diren zerbitzu emaileek proposaturik, Donibane Lohizuneko ikastolako haurrekin merkatuko atarian kantuak eta pintxo poteoa Buvette des Halles, Battela eta Olatua ostatuetan.

Jarraitu irakurtzen

Eusko txartelaren izenaren eta irudiaren hautatzeko lehiaketaren abiatzea

Photo conférence de presse concours carte eusko

Ezkerretik eskuinerat : Dante Edme-Sanjurjo, lehendakari kidea ; Céline Bouery, Komunikazio batzordeko koordinatzailea ; Xebax Christy, lehendakari kidea

Euskoa, tokiko euskal moneta sustatu duen Euskal Moneta elkarteak orori irekitako lehiaketa bat antolatzen du kaleratzekotan den kide txartel magnetikoaren izena eta irudia aukeratzeko. Kide txartel hori, 2015ean, ordainketak egiteko txartela bilakatuko da, elkarteak daraman moneta elektronikoaren proiektua lagunduz.

Jarraitu irakurtzen

Uztaritze eta Baigorrin, 2 Eusko aldagune berri ! Eta, bestalde, 13 zerbitzu emaile berri !

2015eko otsailaz geroztik, euroak euskotan aldatzeko eta ordaintzeko, Uztaritze eta Baigorriko herritarrek, hirigunetik hurbil, Eusko aldagune bat badute :
Herriarena Trinketeko Ostatua, Bortzirieta auzoa, 64430, Baigorri : Neguko ordutegia : 10945552_403460233165322_252308624467956309_nastelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 19:00etara ; Udako ordutegia : astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara / Urteko oporraldiak : Eguberriko eta otsaileko eskola oporrak ;

 

 

Hobeki Coiffure ile-apaindegia, Bazter Karrika, 64480 Uztaritze : asteartetan, 10409586_403461919831820_5040938748180815126_nasteazkenetan, ostegunetan irekia 09:30etatik 18:00etara, ostiraletan 09:00etatik 19:00etara ;
Ondorioz, gaur egun, 28 aldagune badira (zerrenda hemen da). Indartze berri hori Euskal Herriko ekonomia zirkularra garatzeko mobilizatutako laguntzaile sareari esker lortu da.

Jarraitu irakurtzen

2015ean, Euskal Monetaren kide egin zaitez edo urte-saria berriz paga ezazu !

A2_Eusko_ReadhesionEuskal Herria, bertako ekonomia eta kultura sostengatu nahi dituzu ?
Orduan, euskoa erabil ezazu, hots, Euskal Herriko ekoizleak, merkatariak, hornitzaileak eta elkarteak zuzenean sostengatzen dituen tokiko moneta osagarria.

Tokiko moneta osagarri baten errolari buruz, gehiago jakin

Euskoak erabili ahal izateko, elkartearen kide legala izan behar duzu. Euskoak nola funtzionatzen duen jakiteko, Maiz egiten diren galderak hemen ikus itzazu

Jarraitu irakurtzen