Ezkerretik eskuinera : Thierry Garro (No Way-ko kudeatzailea), Pascal Lafitte (Udaleko hautetsia), Manuel de Lara (Udaleko hautetsia Hirigune Elkargoan eta Hiri numerikoaren ordezkaria), Peio Ectheverry-Aintchart eta Lamia Horchani (Udaleko hautetsiak), David Lannes (Euskal Monetaren ordezkaria)
Pasa den larunbatean, ekainaren 6an, Eusko Eguna iragan da Donibane Lohizune eta Ziburun. Egitarauan : “eusko eskaintzak” sarearen barne diren zerbitzu emaileek proposaturik, Donibane Lohizuneko ikastolako haurrekin merkatuko atarian kantuak eta pintxo poteoa Buvette des Halles, Battela eta Olatua ostatuetan.
Etiketaren artxiboa: monnaie locale
Bozkatu!
Eusko txartela lehiaketa apirilaren 18tik 30a arte
Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.
Uztaritze eta Baigorrin, 2 Eusko aldagune berri ! Eta, bestalde, 13 zerbitzu emaile berri !
2015eko otsailaz geroztik, euroak euskotan aldatzeko eta ordaintzeko, Uztaritze eta Baigorriko herritarrek, hirigunetik hurbil, Eusko aldagune bat badute :
– Herriarena Trinketeko Ostatua, Bortzirieta auzoa, 64430, Baigorri : Neguko ordutegia : astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 19:00etara ; Udako ordutegia : astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara / Urteko oporraldiak : Eguberriko eta otsaileko eskola oporrak ;
– Hobeki Coiffure ile-apaindegia, Bazter Karrika, 64480 Uztaritze : asteartetan, asteazkenetan, ostegunetan irekia 09:30etatik 18:00etara, ostiraletan 09:00etatik 19:00etara ;
Ondorioz, gaur egun, 28 aldagune badira (zerrenda hemen da). Indartze berri hori Euskal Herriko ekonomia zirkularra garatzeko mobilizatutako laguntzaile sareari esker lortu da.
2015ean, Euskal Monetaren kide egin zaitez edo urte-saria berriz paga ezazu !
Euskal Herria, bertako ekonomia eta kultura sostengatu nahi dituzu ?
Orduan, euskoa erabil ezazu, hots, Euskal Herriko ekoizleak, merkatariak, hornitzaileak eta elkarteak zuzenean sostengatzen dituen tokiko moneta osagarria.
Tokiko moneta osagarri baten errolari buruz, gehiago jakin
Euskoak erabili ahal izateko, elkartearen kide legala izan behar duzu. Euskoak nola funtzionatzen duen jakiteko, Maiz egiten diren galderak hemen ikus itzazu