Zazpietatik bat ! 2-ren itzulia hasten da !

Lehen itzuliko emaitzak jadanik ezagutzen ditugu. Iparraldeko hamahiru pertsonalitatek osaturiko epai mahaia ostegun huntan bildu da (apirilaren 19an, Les Pyrénées ostatuan, Baionan), herritarrek tokiko monetarentzat proposaturiko 328 izenen artean hautatzeko zoin atxikiak diren maiatzaren 13a arte, bigarren bozkaketa itzuliarentzat.

Euskara eta ingurumenaren defentsan, ekonomia eta bertako garapenean, zirkuitu labur eta komertsio ttipian, laborantzan, sozialean, kultura eta kirolan inplikatuak diren pertsonetaz osaturiko epai mahai horrek 5 izen horiek aukeratu ditu : bihi, esku, libera, piku eta ttantto.

Aurretik, Euskal moneta ekologiko eta solidarioa sortzeko Elkarteak (Ambes) antolaturiko herri kontsultan usuenik proposatuak izan ziren bi izenak automatikoki atxikiak izan dira : hauek dira Eusko 60 bozekin (%11*) eta Sos 49 bozekin (%9).

Ondorioz, Euskal monetaren izena bihurtzeko 7 hautagai dira :
Sos – Esku – Libera – Eusko – Piku – Bihi – Ttantto

Epai mahaieko kideak : Koldo Amestoy (kontalari), Sylvie Barrans (Inter-Amap), Martine Bouchet (Mouguerre Cadre de vie), Arno Cachenaut (laborari ohi), Marie Cosnay (idazle), Andde Darraidou (ostalari), Xina Dulong (merkatari), Katya El Harty (De la terre pour nos légumes), Jean Haritshelhar (euskalzale), Aretz Iginiz (rugbilari), Pantxika Maitia (animatzaile) et Clément Soulé (merkatari).

Gaurtik goiti eta maiatzaren 10a arte, denek bozka dezakete webgune honetan edo gutunez, baita Herri Urratsen bertan maiatzaren 13an zerrenda hortan euskal monetari eman nahi dion izenaren hautatzeko. 2013Ko urtarrilaren 1an bultzatua izanen den moneta horren behin betiko izena Herri Urratsen atsaldez jakinarazia izanen da.

* Parte hartzaileek 3 izen proposatzen ahal zituzten gehienik, erran nahi baita 291 parte hartzaileek orotara 522 proposamen egin dituztela.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici en les bois.