Zuen Euskoak hartu EHZ-ra joateko !

EHZ-AfitxaAsteburu guzian, Euskoak erabiltzen ahalko dira Lekornen EHZ festibalean. Ostiraletik igandera egitaraua ugaria izanen da, Fermin Muguruza, Jimmy Cliff, Willis Drummond, Zuloak, la Compagnie Traboules, Keny Arkana, Kocani Orkestar, Les Ogres de Barback, Capsula, Archive, Motxila 21, etab. taldeak bilduz.
Bertan kontsumitzeko ttanttoak Euskotan ordaintzen ahalko dira ! Oroitarazten dizuegu EHZ festibala Euskoaren lehen kudeetako bat zela, hain zuzen ere, Euskal Moneta bezala, festibalak bertako ekoizleak lan egin arazi nahi dituelako. Ekoizle horiek Lekornen bertan izanen dira kalitatezko produktuak (Idoki ekoizpenak edo Laboratza Biologikokoak) prestatzeko eta zerbitzatzeko, arrazoizko prezioan. Aldiz, sartzeak, eurotan ordaindu beharko dira taldeak eurotan ordaintzen direlako.

Larunbatean, 15:30tan, Euskal Moneta-ren kide batek Finantza Auzolanari buruzko debatean parte hartuko du. Igandean informazio eta kidetza mahai bat atxikiko da 9etatik 18ak arte. Jakin ezazue, Euskal Monetaren kide bihurtzean sustengatu nahi den elkarte bat izendatu behar dela : urte osoan erabiltzaile bakoitzak euroetatik euskoetara aldatutako diru zamaren %3a, sostengatu nahi den elkarteari isuriko zaio, erabiltzaileari deus kostatu gabe. Ondorioz, gero eta diru-truke gehiago egin eta lagundu nahi duzuen elkartea gero eta gehiago sustengatzen duzue. Elkarte hori EHZ festibala izan daiteke.

EHZ-an ere, Euskoak Denen Esku !

EHZ-ren egitaraua hemen : http://ehz-festibala.eu/ehz/egitaraua

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici en les bois.