Ez ahantz zure euskoen hartzea Herri Urratsentzat, txartelak, tixertak edo pegatinak erosteko eta euskara eta ikastolak sustengatzeko.
Aurten aldagunerik ez han bertan, bainan euskoak aldatzen baldin badituzu etorri aitzin (1) hautatu duzun elkarteak aldaketaren %3a eskuratuko du (adibidez 100 euro aldatzean, 100 eusko eskuratzen dituzu eta elkarteak 3 eusko).
2015ean, 15 ikastolek Euskal Monetaren emaitzak eskuratu dituzte hurbilekoen aldaketa erregularrei esker (1000 eusko arte).
(1) aldaguneen zerrenda webgunean aurkitzen ahal duzu : 2012-2016.euskalmoneta.org
Euskara 292 saltegietan
Eguneroko bizian euskara sustengatzen duen tokiko moneta da Euskoa, sareko ehunka saltegi engaiatzen baitira euskararen alde desafioen bitartez.
2015 bukaeran, 292 saltegi engaiatu ziren haien seinaletika euskaraz itzultzea 2016an. Seinaletika elebidun horrek haurrei erakutsiko die euskara eguneroko bizi publikoan erabiltzen ahal dela ere bai, familia eta eskolaz gain.
Euskal Monetak EEPrekin partaidetza bat sortu du, datuak urririk itzultzeko : etiketak, menuak, etab..
3 = euskara badakigu
Euskararen erabilera errexteko, Euskal Monetak saltegi euskaldunak seinalatzen ditu. “Hemen euskoa erabiltzen dugu” eraskusleihoko pegatinan agertzen den zenbakiari kasu eman behar zaio :
- 3 : saltzaile guziak euskaldunak dira
- 2 : saltzaile batzuk euskaldunak dira
- 1 : saltzaileak ez dira euskaldun… bainan euskara sustengatzen dute Euskoari esker !